Etxeko Linuxean
Mate erabiltzen baduzu jakingo duzu ezarpenak erraz aldatzen direla, zenbait kasutan errazegi. Esate baterako
mahaigaineko panela haren gainean eskuin klik aldatu edo ezabatu daiteke eta horrek erabiltzaile ausartentzat -hala nola, ume, gaztetxo eta adinekoak- arazo bat suposa dezake zeren agian ez dute asmatzen aldaketok desegiten.
|
Panela desblokeatuta -egoera arrunta- |
Erabiltzaile baten panela Mate interfazean blokeatzeko bere saioan zaudela ireki terminala eta itsatsi agindu hau:
|
gsettings set org.mate.panel locked-down true |
|
Panela blokeatuta |
Panelaren blokeoa kendu nahi baduzu:
|
gsettings set org.mate.panel locked-down false |
Eskerrik asko. Komando hauek Alt+F2 sakatu eta gero ere eragin daitezke (Alt eta F2 teklak batera sakatzean "Aplikazioa exekutatu" elkarrizketa-koadroa azaltzen da).
ErantzunEzabatu