Moodle oso produktu heldua da eta, horregatik, bertsio batetik bertarako aldaketak nahiko puntualak izaten ohi dira.Hona hemen Moodlen dokumentazio gunetik hartuta bertsio-berritze honetako berritasunak eta aldaketa nabarmenenak:
Moodle 3.2 overview:https://www.youtube.com/watch?v=vVpPxCPoWMA
- Boost interfaze berria (ezkerreko panel ezkutagarria -parte-hartzaileak, nabigazioa... Eskuineko gurpil horzduna (ikastaroaren ezarpenak, edizioa... Goian mezuak, jakinarazpenak eta profila.
- Gaitasunen eskemak esportatu eta inportatu daitezke.
- Google eta Microsoft Officerekin integrazioa
- Bidalketen formatu murrizpena, hau da zehatz daitezke bidalketak zein edo zeintzuk formatutan onartuko diren.
- Editorean emotikonoak erabiltzeko aukera.
- Arrastatu eta jaregin multimedia fitxategiak edizio orrira.
- Zuzentzeko interfazean oharrak egiteko aukera hobetu da.
- Ikastaroen osatze-maila era grafikoan ikusteko aukera.
- Zuzentzeko tresnak ohar tolesgarrietan.
- Hobekuntza egutegian: hitzorduak arrastatu eta jareginez mugitzea.
- Parte-hartzaileen zerrenda ordenatzea errazagoa, parte-hartzaileen egoera garbiagoa.
- Aktibitate bat bukatzean hurrengora edo beste batera pasatzeko erraztasuna.
- Ikasleek osatutako aktibitateen txostena.
- Moodle Mobile-n baliabideak deskargatzeko aukera konexiorik gabeko tokietan ikusi ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina