2013/01/21

Nola instalatu Ubuntu Windows 8 edo 10ekin batera

(2016/8/20an eguneratua)

Edo nola instalatu Ubuntu UEFI aktibatua duen ekipo batean Windowsa eta UEFI sistema mantentzen.

Oztopo asko jartzen dituzte baina merezi du.

 Urratsez urrats:

1- Ubuntu deskargatu: horretarako web honetara joan, gomendatzen duen 64koa hautatu eta deskargatuko dugu iso fitxategia (1,5GB). 32biteko sistemak ez  dabil UEFI moduan. Komenigarria da LTS bertsio bat, alegia sustengu luzeko bertsio bat  deskargatzea. Une honetan 16.04.


2- Deskargatutako iso fitxategiarekin DVD bat sortuko dugu edo abio-USB bat.

3- Windows-en Abio bizkorra desgaituko dugu zeren eta hura aktibatuta zuzenean joaten da Windows-en arrankera CD eta USBak ezagutu gabe. Horretarako:
Windows 8n: Super + W eta bilatu energia > klika ezazu "Aukeratu itzali eta pizteko botoiak zer egiten du" aukera > klika ezazu "Aldatu une honetan erabilgarri ez dauden ezarpenak" eta desaktiba ezazu abio bizkorra.
Windows 10n: Menuko bilatzailean idatzi Opciones de energia eta bertan > Acción de botones de inicio/apagado > Cambiar configuracion no disponible > korritu behera honaino Configuración del apagado eta bertan Desactivar inicio rápido eta Guardar.

Bestetik Windows-en gaudela aprobetxatuko dugu eguneratze automatikoak desaktibatzeko, izan ere badira Grub-a saltatu eta  duten eguneratzeak Linuxekin abiatzeko aukera kenduta.

4- Windowsen gaudela, partizioren bat txikiagotuko dugu Linuxa sartu ahal
izateko. Ekintza hau lehen Ubunturen instalazioan bertan egin zitekeen baina orain, kasu gehienetan, ezin da egin, beraz instalazioa egin aurretik, Windowsen bertan txikitu behar dugu partizioren bat Linuxa sartzeko.
Horretarako: Inicio > Panel de control > Herramientas administrativas > Configuración del sistema > Almacenamiento > Administración de discos. Bertan aukeratu zein partizio eta zenbat txikitu.

5- Ekipoa berrabiarazi eta  BIOSean sartu behar dugu (abioan F2 eginda -edo Supr tekla-) eta Boot atalean desgaitu (disabled) Fast Boot eta bertan, edo Security atalean, desgaitu (disabled) Secure Boot, ondoren UEFIren abio segida (Boot secuence) aldatu beharko genuke DVDa edo USBa lehenesteko (BIOS batzuk BIOS berari pasahitza jartzen behartzen dute aukerak aldatu ahal izateko). 

DVDa edo abio-USBa sartu eta berrabiaraziko dugu ekipoa instalazioarekin hasteko. Abio sekuentzia aldatu gure gustura aldatu badugu ez da beharrezkoa baina ekipoek izaten dute funtzio tekla bat abio-menua (boot-menu) erakusteko. Gehienetan F12, F10, F9 -HPtan-, F2 izaten da.


5- DVDtik edo USBtik abiatzean "Install Ubuntu" aukeratuko dugu (Ubuntu ekipo horretan ongi ibiliko ote duen duda baduzu hautatu Try Ubuntu without installing, probatu wifi, pantaila, touchpad... eta mahaigaineko ikonotik abia dezakezu instalazioa).



6- Partizioen atalera iritsita Windows 8 mantendu nahi badugu bi aukera daukagu:
a-  Instalatu Ubuntu 8(r)ekin batera eta hurrengo pantailan zehaztuko dugu zenbat tokia eman Windowsi eta zenbat Ubunturi. Edo...
b- Beste aukera bat, egokiena, partizioak eskuz moldatzea. Kasu honetan lehen libratu dugun tokian partizio hauek sortu:
 
250MB          EFI abioa  (sortu nahiz eta berak dagoeneko EFI partizio bat izan) 
2GB               swap
20GB             /
Gainerakoa   /home

Agian galdetuko digu non instalatu behar den Grub-a eta adieraziko diogu / dagoen partizioa (sdax, non x partizioaren zenbakia den).



7- Instalazioa bukatzean berrabiaraziko dugu eta grub agertuko da. Printzipioz hemen bukatu da instalazioa eta agertuko zaigu aukera Ubuntu abiatzeko eta Windowsa (Windows Boot Manager).
Grub agertu beharrean Windows-a zuzenean abiatuko balitz Grub-a agertu gabe hori konpontzeko hau egin beharko genuke:
a- Windowsen sartu eta eskuin izkinean  Ezarpenak > Aldatu PC ezarpenak > Orokorra eta eskuin panelaren beheko aldean Abio aurreratua-Berrabiarazi. Berrabiaraztean OS boot options aukeratuko dugu eta bertan Ubunturekin hasteko esango diogu.
b- Zuzenean Ubuntun sartzen da.
Behin Ubuntu martxan jarri dela, sartu eta Ubuntu Boot-Repair instalatu eta martxan jarriko dugu terminalean hau itsatsita:

sudo add-apt-repository ppa:yannubuntu/boot-repair
sudo apt-get update
sudo apt-get install -y boot-repair && boot-repair
 
Boot-Repair abaiatzean Gomendatutako konponketa hautatuko dugu eta hortik aurrera zintzo-zintzo beteko dugu berak proposatzen duena.

Bukatzean berrabiaraziko dugu eta erremolatxa  koloreko Grub pantaila ageriko zaigu hautatzeko Ubuntu edo Windows 8 (Windows UEFI bkpbootmgfw.efi izenarekin agertzen da zerrendan).

Tutorial hau aplikatzen baduzu kontatu zure esperientzia mesedez.

Oharrak
  • Fedorak ere ba omen dauka UEFI zertifikatua duen bertsioa. Gainerako distribuzioak ez dakit.
  • Ubuntuk ba du UEFIren gaineko komunitate bat non informazio gehiago lor daiteken.
  • Instalazioa egin baino lehen komeni da  datuen kopia bat egitea beste unitate batean.

3 iruzkin:

  1. 10 puxtarri ta 1000 esker zuretzat!!!!

    ErantzunEzabatu
  2. Windows 8 eta biok ez gara ondo moldatzen. Hemen aipatzen dituzun pausoak jarraituta ubuntu 14.04 arazorik gabe instalatu dut. Arazoak gruba instalatzerakoan sortzen zaizkit; hasteko terminaletik ezin dut boot repair instalatu (Ezin da lortu http://ppa.launchpad.net/yannubuntu/boot-repair/ubuntu/dists/trusty/main/binary-amd64/Packages 404 Not Found). Usb batetik martxan jartzen dudanean EFI detektatu ondoren esaten dit Ubuntu 13ren pakete batzuk behar ditudala eta ezin dut jarraitu. Soluziorik? Eskerrik asko!

    ErantzunEzabatu
  3. Boot-repair instalatzeko aginduak zuzendu ditut (3. lerroa erantsi dut) eta orain badabil.
    Probatu ondoren komentatu bertan, mesedez.

    ErantzunEzabatu