LibreCAD bi dimentsiotako CAD marrazkiak egiteko aplikazioa da.
Aplikazio hau QCad community edition-ean oinarritzen da baina haien artean zenbait diferentzia daude: LibreCAD-ek Qt4 interfazea erabiltzen du eta QCad-ek Qt3; autogordetze sistema du, DXF fitxategiak hobeto irakurtzen omen ditu eta plataforma nagusietan dabil (Linux, Mac OSX eta Windows).
Dokumentazio propiorik ez du baina QCad-ena erabili daiteke.
Bertsio hau da egonkor kontsidera daitekeen lehenengoa eta badirudi proiektuak aurrerapen handiak egiten ari dela.
Ubuntun instalatzeko software biltegitik egin daiteke baina azken bertsioa eduki nahi baduzu hobe duzu terminaletik horrela instalatzea:
Beste Linux distribuzioetan, Windows edo Mac OSX-n instalatzeko jo LibreCAD-en web orrira.sudo add-apt-repository ppa:librecad-dev/librecad-stable sudo apt-get update sudo apt-get install librecad
Instalatu dut eta itxura ona du. Bigarren Hezkuntzan marrazketa teknikoa lantzeko oso kontuan hartzeko aplikazioa iruditzen zait. Software librekoen artean agian egokiena izan daiteke. Drafsight ere kontuan hartzekoa da, libre izan gabe doakoa da bigarren hau.
Beste software gomendagarria web honetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina