2011/12/14

Linux: Out of Range pantaila

Linux duten ekipoen abioa Grub pantailarekin hasten da -instalatutako sistemen artean aukeratzeko erabiltzen dena-; bada zenbait ekipotan Grub pantaila ez da ikusten, haren ordez pantaila beltza agertzen da honako errore mezuarekin: Out of Range. Behin Linuxen sartzen denean arazoa desagertzen da baina arazoa da Grub ikusten ez badugu ezin dugula beste sisteman edo aukerak baliatu.

Kontua da, nik ezagutu ditudan kasuetan bederen, delako Grub pantaila hori 600x480 pixelen bereizmena duela eta hainbat txartel grafikok ezin dute pantaila handietan bereizmen hori erakutsi. Hortik errore mezua.

Egoera horretan bazaude hona nola konpon daiteken:

Lehenik eta behin Abio-kudeatzailea instalatuko dugu, software-biltegitik edo terminalean, Ubuntun bazaude, horrela:
sudo apt-get install startupmanager
Programa hau horrela abiaraziko dugu Sistema > Administrazioa > Abio-kudeatzailea. Gehienetan programa hau erabiltzen da zehazteko zein sistemarekin abiatu behar den ekipoa eta zenbat segundo itxaron behar du bestelako aukera hartu ahal izateko. Baina oraingoan egingo duguna da Grub-aren bereizmena aldatzea, horretarako Bereizmena atalean 640x480ren ordez 800x600 jarriko dugu.


Ondoren Aurreratuak fitxara joango gara eta bertan gauza bera egingo dugu.


Aplikazioa itxi. Berrabiarazi. Eta egizu irribarre.

0 comments:

Post a Comment