Linuxen ba dira hiru komando ekipoa itzaltzeko: halt, poweroff eta shutdown. Hirutan aukera gehien ematen duena shutdown da.
Oraintxe bertan itzaltzeko:
$ sudo shutdown -h now
Hainbat denbora barru. Denbora beti minututan. Esaterako 5 minutu barru:
$ sudo shutdown -h +5
Ordu zehatz batean itzaltzeko. Ordua hh:mm 24 orduko formatuan. Esaterako gaueko hamaika t'erdietan:
$ sudo shutdown -h 23:30
Azken bi horietako batean itzaltzeko unea iritsi aurretik damutuko bagina agindua ezeztatzeko Ctrl+c egin behar dugu.
Gure asmoa bada ordenagailua zerbait egin eta gero itzaltzea ekintzaren aginduaren segidan jarriko dugu itzaltzeko agindua puntu eta komaz bereizita. Esaterako sistema eguneratu eta gero itzal dadin:
$ sudo apt-get update;sudo apt-get upgrade
;
sudo shutdown -h now
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina