
Edozein sistema eragilean funtzionatzen du.
Instalatzeko egin Tresnak > Gehigarriak >eta bilaketa kutxan lightning idatzi.
![]() |
| Gehigarria instalatzen |
Thunderbird abiatzean egutegia ikusteko aukera agertuko da eskuin aldean.
Fitxen bidez adierazten ahal zaio egun, astea, aste anitz edo hilabete ikuspegia nahi dugun. Astea igandean hasita ikusten da.
Astea astelehenean hasita ikusteko egin Editatu (Windowsen Tresnak) > Hobespenak > Lightning > Ikuspegia eta Astea noiz hasi atalean astelehena jarri.
Aplikazioak egutegi lokal bat sortzen du eta gehiago sor daitezke kategoriak kolorez banatzeko. Thunderbird ekipo gehiagotan erabiltzen baduzu agian komeni zaizu egutegia sinkronizatzea web baten bidez. Bi aukera erabiltzen ditut nik; icalx eta Google Calendar.
Erabilpena oso intuitiboa da. Gertaerak eta zereginak daude. Lehenengoak egutegian kokatzen dira eta bigarrenek ez dute egun edo ordu zehatzik, beraz, zerrenda batean agertzen dira.


Gaur atera da Lightnin 1.0 Thunderbird 3rako eta ez dabil 2. bertsioan.
ReplyDelete