- Aplikazioa ireki Soinua eta Bideoa atalean.
- Formatu lehenetsia .ogg da. Zure erreproduzigailu portatila soilik mp3 jotzen badu egin Editatu > Hobespenak > Musika eta CD Quality MP3 hautatu. Aukera hori ez balego editatu eta sortu berria; Gtreamer hodian honako hau itsatsi: audio/x-raw-int,rate=44100,channels=2 ! lame name=enc ! id3mux eta formatuan mp3 idatzi. Hobespenetan ere zehazten da zein den musika gordetzeko karpeta (berak ere bertan gordeko du).
- CDa sartu.
- Ezkerreko zutabean hauta Beste iturriak > Audio diskoa (1).
- Menua ikustek goiko barrako hiru puntutxoak sakatu (2).
- Edizioan albuna, artista, tituluak... editatuta (edo gabe, gero egin daiteke) sakatu Erauzi eta lanean hasiko da (4).
- Bukatzean musika gordetzek karpetara joan eta bertan topatuko duzu albuma jarritako izenarekin (izena jartzen ez badiozu Ezezaguna izendatuko du).
(mezu hau 2018/12/21ean eguneratu da).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina