2010/12/26

Libertine eta Biolinum kb bi letra mota interesgarri

Libertine Open Fonts Project proiektuak bi letra mota multzo interesgarri eta libre eskaintzen digu:

Batetik Libertine letra tipoa, seriff motakoa, alegia letretan errematea duena, hain ezaguna den Times New Roman letraren antzekoa. Letra hau oso interesgarria iruditzen zait matematika eta oro har zientzia arloko testuentzat, izan ere ikur matematikoz ondo hornitua dago. Begira horietako batzuk:


Bestetik Biolinum keyboard. Sans seriff edo errematerik gabeko letra mota honek duen berezitasuna da letrek teklaren itxura hartzen dutela eta tekla bereziak ere barnean direla.



Interesgarria iruditzen zait testuetan laster teklak eta oro har teklatuko eragiketak adierazteko.

Bi letra multzo hauek Linux, Mac zein Windowsen erabili daitezke. Horretarako bertatik

Ondoren deskonprimatu behar da. .tgz formatuan dago, beraz, Windows zein Macen 7zip edo Izarc moduko deskonpresore on -eta libre- bat behar da. Ondoren Fonts karpetan sartu, bertan bi letra mota hauen hainbat aldaera ditugu: arrunta (Re), Bold edo lodia (Bd), etzana edo italikoa (it)... eta LinBiolinumen kasuan keyboard (Kb), denetan Truetype (ttf) eta aurreratuagoa den Opentype (otf) formatuan. Instalatzeko:

Windowsen c:\windowss\fonts karpetara kopiatu.
Linuxen fitxategian klikatu letra-tipoen ikustaileak ireki dezan eta bertan ematen du aukera instalatzeko.
Mac-en, sentitzen dut, Gurutze, ez dakit.

Gaur (11/1/22) ikusi dut Libreofficek instalatuta ekarriko dituela.

2010/12/18

Imagelabel: irudiei testu kutxa eransteko Nautiluserako scripta

Imagelabel Nautilusen, hau da Gnomeren arakatzailean dabilen scritp bat da. Hari esker arakatzailean gaudela irudi fitxategiei esker klik egin eta zabaltzen den menuan, Script-ak atalean klikatuta imagelabel agertuko da eta hari klik eginez testu kutxarako aukerak ageriko dira.
  • Kutxa koloreduna -horia- edo ez -grisa-.
  • Testuaren letraren tamaina.
  • Testua bera.

Frogak egin ditzakegu gustura gelditu arte, orduan testua idazten den tokian "save" idatzi eta gordeko dugu.

 Hona hemen bi argazki labeldun


Instalatzeko fitxategi hau

ondoren deskonprimatu eta fitxategia zure karpetako .gnome2/nautilus-scripts karpetara eraman (izenaren aurretik puntua duten karpetak ezkutukoak dira eta berauek ikusteko arakatzailean Ctrl+h egin behar duzu).

Script hau oso ondo moldatzen da irudiak biratzeko eta tamaina aldatzeko aplikazioarekin.

Informazio iturria

2010/12/17

2011 egutegia

Aurtengo urtea azkenengoetan dago eta hurrengoa gogotsua urbiltzen ari da.
Iazkoaren antzera Ubunturen kolorea hartu du urte berriko egutegiak. OpenOfficeren kalkulu orriaz egina, gura baduzu hemendik:


Lehenengo orrian urte osoa agertzen da:


Beheko kontrolen bidez hurrengo hamabi orrietara joan gaitezke eta bertan hilabeteak daude:


Txantiloian klikatzen duzun bakoitzean egutegi berri bat sortzen da eta bertan, nahi izanez gero, forma aldatu, jaiegun eta oporrak markatu, urtebetetzeak edo hitzorduak idatz ditzakezu.
Txantiloi hau hurrengo urteetarako ere balio dizu.
Fitxategia irekitzeko OpenOffice behar duzu, software libreko bulegorako aplikazio-pakete nagusia, edozein sistema eragilean dabilena. Oraindik ez badaukazu hemendik eta hemendik jaitsi dezakezu debalde.

2010/12/11

Debmirror eta Apt-proxy lehia bizian

Gure institutuko internetaren konexioa hain da motela eta kaxkarra ezen GNU/Linux eta aplikazioen instalazioak eta eguneratzeak luuuuze amaitezinak izaten dira.

Atsekabetua GISAko lagunekin kontaktuan jarri, arazoa komentau eta bi irtenbide aurkeztu ziguten: Debmirror eta Apt-proxy. Bata zein bestea zerbitzari batean instalatzen dira.


Debmirror Debian edo Ubuntu distribuzioen mirror,  hau da ispilu edo errepositorio lokala egiteko sistema da. Errepositorioa sistema eragile eta aplikazioen biltegia da,  40 GBeko pisua du eta  gauez eguneratzeko programatzen da. Bezeroetan, alegia Linuxa duen ekipoetan softwarearen jatorria, hau da sources.list aldatu behar da zerbitzari lokalari apuntatzeko.  Instalazio eta eguneratzeak zerbitzari lokaletik egiten dira, Internetera jo gabe, sare lokalaren abiaduran.

Apt-proxy ren sistema antzeko da, zerbitzarian instalatzen da eta ekipoetan sources.list aldatu behar da. Diferentzia da aplikazio honek proxy bat sortzen duela, alegia bitarteko biltegi bat; ekipo batek software deskarga bat eskatzen duenean zerbitzari lokalari eskatzen dio eta honek, bertan ez badu, interneteko errepositorioetara jotzen du. Behin deskarga egina beste ekipo batek eskatzen badio, bertan duenez, Internetera jo beharrean berak zerbitzatuko dio.

Bi sistemak aukerakoak dira, helburu bera baitute: behin eta berriz eskatzen diren paketeak behin ekarri eta barrutik zerbitzatu nahi bestean. Hartara internet gutxiago kontsumitzen da eta instalatze eta eguneratze lanak izugarri azkartzen omen dira.

OpenClipArt eta Inkscapez egina


Bata ala bestea, zalantzaren aurrean biak instalatu digute eta denboraldi batez biak izango ditugun martxan eguneroko funtzionamenduan aztertu ahal izateko. Instalazioaren ondoko frogetan Debmirror erraz gailendu zitzaion Apt-proxyri -ordu bete inguru ematen zuen eguneratze bat segundo gutxi batzuetan burutu zuen- baina hau maratoia bat da eta denborak esango du zein geratuko den etxean betiko. Jakina horren berri emango dizuet.

Instalazioa eskolan edo enpresan egin nahi baduzue eta ez bazarete adituak merezi du Gisa Elkartekoen edo beste adituen eskuetan utzi.

2010/12/10

Linux Brasilgo eskoletan

Brasilgo Hezkuntza Ministerioak Linux Mandriva sistema eragilearekin banatuko ditu ikastetxetarako netbook edo ekipo ultraarinak.


Mandriva banaketa 1995ean sortu zen Frantziako Mandrake eta Brasilgo Conectiva Linux banaketen elkarketatik. KDE interfaze grafikoa erabiltzen du.

Dudarik gabe urrats handia Linux eta Mandrakerentzat zeren eta milio eta erdi inguru ordenagailuko operazioa da. Amerikan gauza asko aldatzen ari da.

Iturria: blog.mandriva.com

2010/12/05

Animazioak gordetzen Firefoxen bidez



Animazioak gehienetan Flash aplikazioan egiten dira eta swf formatua izaten dute gehienetan. Animazio dibulgatibo oso onak daude interneten eta oso erabilgarriak dira klasean baina eskola publikoetan sufritzen dugun konexioa dela eta komeni da animazioak gordetzea eta diskotik edo USB memoriatik erreproduzitzea.

Delako flash animazio hauek ez dute gordetzeko aukerarik ematen eskuin klik eginez baina Firefoxen bidez erraz gordeko ditugu, animazioa duen web orrian gaudela urrats hauek emango ditugu:
Tresnak > Orriaren informazioa > Multimedia atala eta web orriak dituen elementu multimedien artean, irudi, soinu eta abar, swf formatua duena hautatu eta Gorde honela egingo dugu. Behin animazioa gordeta dugula, berau erreproduzitzeko haren gainean eskuin klik egin eta Ireki honekin > Firefox nabigatzailea aukeratu eta kito.

Praktikatzeko hona hemen zenbait animazio interesgarri:
Webgeology. Geologiari buruzko animazioak, horietariko zenbait euskaraz.
David Harrison-en animazioak Fisikari buruz.
Consumer-en infografiak gaitegi zabala dutenak.

Prozedura berbera erabili daiteke flash-jolasak deskargatzeko eta konexiorik gabe  erabiltzeko.