Hainbat dira Androidean funtzionatzen duten kode irekikoeuskarazko teklatuak: AnySoftKeyboard, OpenBoard eta azken honen fork edo aldaera den Heliboard.
AnySoftKeyboard teklatuak eu.dict izeneko fitxategi baten bidez euskal hitzen biltegia erabiltzen du idazten dugun bitartean
proposamenak egiteko eta
zuzentzaile ortografiko gisa. Aldatsa eta 'Software Libre zalantzak' Telegram/Matrix taldeko beste kide baten artean lortu dute AnySoftKeyboard-entzat sortutako fitxategi hori Heliboard-ekin bateragarria izatea*
Ikus dezagun nola instalatu Heliboard teklatua, teklatu horretan nola inplementatu euskal hitzen bilduma eta nola aktibatu Heliboard teklatua.
Heliboard instalatu:
Instalatzeko F-droid aplikazio libren biltegia erabiltzen ahal dugu edo .apk instalazio-fitxategia deskargatu eta instalatu.
eu.dict euskal hitzen bilduma edo hiztegia Heliboard-en kargatu:
- Deskargatu eu.dict fitxategia.
- Ireki Heliboard-en ezarpenak, eta bertan: desmarkatu 'Erabili sistemaren hizkuntzak' eta markatu euskara (Espainia).
- Irekiko den leihatilan sakatu + Dictionaries eta arakatu deskargatu berri duzun eu.dict. Anysoftkeyboard wordlist agertuko da.
Uste dut behin instalatuta Heliboard lehenetsitako teklatu gisa ezartzen dela, bestela zeuk ezar dezakezu Androiden ezarpenetan > Hizkuntza eta idazketa > Uneko teklatua. Heliboard badago, ondo, bestela bertan klikatu eta aukeratu.
Hemendik aurrera teklatuan idazten duzunean eu.dict-eko hitzen zerrendakoak proposatuko dizu eta zeuk tekleatutako hitz berriekin osatuko du.
Oharrak:
- Hona hemen zer metodo erabili den AniSoftKeyboard teklatuko eu.dict fitxategia Heliboard formatura egokitzeko:
Horretarako, batetik, https://github.com/AnySoftKeyboard/LanguagePack/blob/Basque/dictionary/eu_wordlist.xml fitxategian oinarritu naiz. Bestetik, https://gist.github.com/yshalsager/014f20d3666153febdd8a7c5ed568cc7 pausoak jarraitu ditut, moldatuta.
Moldatutako Python kodea hau izan da:
from xml.etree import ElementTree as etree
from pathlib import Path
from datetime import datetime
file = Path("eu_wordlist.xml")
def xml_to_aosp(lang, locale, description, date, version):
tree = etree.parse(file)
root = tree.getroot()
aosp_wordlist = f"dictionary=anysoftkeyboard:{lang},locale={locale},description={description},date={date},version={version}\n"
elements = root.findall(".//w")
for element in elements:
freq = element.get("f")
word = element.text
aosp_wordlist += " word={},f={}\n".format(word, freq)
Path(f"aosp_wordlist_{lang}.txt").write_text(aosp_wordlist)
xml_to_aosp("eu", "eu", "Basque wordlist", datetime.now().timestamp(), 18)
- Euskararen hiztegia (eu.dict) AOSP (Android Open Source Project) proiektuko aplikazioen hiztegiak eta hitzen zerrendak biltzen dituen Codeberg.org biltegira igota, baliteke Heliboard-en hurrengo bertsioan euskara hiztegia integratuta etortzea.