Mezu hau EAEko Eskola 2.0 programako institutuetako Premia edo IKT arduradunentzat dago pentsatua.
Lehengoan ikasleen Toshiba gorrien erabilera hobetzeko aholku batzuk eman nituen eta oraingoan administrazioak irakasleen erabilerarako hornitu dituen Acer TravelMate ekipoez arituko naiz.
Beste arazo larria dute ekipo hauek Ubuntun: softwarea klonatuta dago eta halakoetan ezinbestekoa da
ekipoari izena aldatzea sarean gatazkarik sor ez dadin, denak izen berarekin -eskola20TM- sar ez daitezen. Administrazioak hori badaki baina badirudi batzuek "Linux gaizki dabil, arazoak ematen ditu" bilatzen dutela. Beraz guk jarri beharko diegu ekipo bakoitzari bere izena. Horrela egin daiteke: terminal batean idatzi:
sudo gedit /etc/hostname
idatzi ekipoaren izena (komeni da Windosen duenaren antzekoa baina berbera ez izatea, hala nola SKL 000000). Gorde eta ondoren:
sudo gedit /etc/hosts
eta bertan agertzen den testuan horrela utzi:
127.0.0.1 localhost
127.0.1.1 zure_ekipoaren_izena
Gorde eta kito.
Eskola20 erabiltzailearen
interfazea euskaraz jarri (irakasleok euskaraz ederki moldatzen gara eta). Horretarako egin Sistema > Administrazioa > Hizkuntza sostengua eta zerrendan euskara bilatu, hautatu eta zerrendako lehenengo postura eraman herrestan (animazio
honetan bezala baina euskararekin). Aplikatu sisteman zehar markatu. Saioa berrabiarazi eta, eskatzen duenean, karpeten izenak berritu. Komeni da hau egitea hurrengo puntuari ekin baino lehen, bestela Smart gazteleraz instalatuko da.
Ekipo hauek Ubuntun erabiltzeko dakarren
Smart Driver eta Notebook
gaizki instalatuta daude eta arbelek ez dute ekipoa ezagutzen. CAU
jakinaren gainean dago baina ez dut uste irtenbide orokorra emango
dionik. Edozein modutan
Indra-ri intzidentzia emanez gero teknikoa bidaliko dute okerreko instalazioak kentzeko eta
ondo instalatzeko.
Zu
zeuk egin nahi baduzu Synaptic-en sartu eta smart hitzez hasten diren
aplikazioak desinstalatu, ondoren instalazioa egiteko segi jarraibide
hauek. Instalatu eta gero Notebook ireki eta aplikazioa balidatzea komeni da.
Wifia instaladoreek ondo konfiguratuta utzi dute.
Hemendik aurrera norbere gustuko aldaketatxoak. Nik egiten dut:
Adminpremialocal sortu. Ekipo hauek prestatu dituzte irakasleak eskola20 erabiltzailearekin sar daitezen. Erabiltzaile hau administratzailea da -instalazioak egin ditzake, sudo aginduak eman...- baina administrazio-tresnak paneletik eta aplikazioetatik ezkutatu dizkiote. Ezarpen hauek aldatu beharrean nik adminpremialocal administratzailea sortu dut; horretarako egin Sistema > Administrazioa > Erabiltzaile eta taldeak > Gehitu erabiltzailea eta gero aldatu erabiltzaile mota eta jarri administratzailea.
Instalazioak. Lehen esan bezala oinarrizko software
guztia daukate ekipoek -marrazketa teknikoa ezik-. Dena den orain da
unea faltan duguna instalatzeko. Nik instalatuko dudana jarriko dut;
ezin azaldu banan banan zergatik. Norberak ikusiko du zer kendu eta zer
jarri. Terminalean:
sudo apt-get install gthumb fotowall ktouch okular
compizconfig-settings-manager fbreader
shutter gnome-gmail pykaraoke
LibreCAD ez dago errepositorioetan, beraz, behar baduzu terminalean jarri:
sudo add-apt-repository ppa:librecad-dev/librecad-stable
sudo apt-get install librecad
Sistemaren ezarpenak aldatu: paneleko itzaltzeko botoian klika > Sistemaren ezarpenak >
Touchpad-ean bi hatzez. Hardwarea > Sagua eta Touchpad-a fitxan >
Bi hatzeko korritzea aktibatu eta itxi. Horrela touchpadean gora eta bera, urbildu eta urrundu
erraz egingo dugu.
Interfaze klasikoa Unityren ordez. ...bertan zaudela Hautatu atalean Ubuntu-ren ordez Ubuntu Clásico eta itxi. Horrek Ubunturen itxura klasikoa lehenesten du.
Gnomeren ezarpenak
Irakasle guztiek profil bera erabili behar badute -eskola20- bere
panela blokeatzea komeni da; terminalean:
gconf-editor /apps/panel/global/locked_down
eta aktibatu
locked down. Itxi.
Saioaren blokeoa desaktibatzea. Segurtasunagatik aktibitaterik gabe minutu batzuk pasata saioa blokeatzen da. Hori ekiditeko terminalean:
gconf-editor /apps/gnome-screensaver/lock enabled
eta desaktibatu
lock enabled. Itxi.
Efektu grafikoen ezarpenak
Terminalean:
ccsm
eta konfigurazio aukeretan honako hauek aktibatu:
Erabilerreztasunetan: negative (Super+M) eta Zoom Desktop (Super+Gurpila)
Efektuetan: Dardara duten leihoak
Leiho kudeaketan: Shift Switcher (Super+Tab)
Desinstalazioak. Arrazoi ezberdinengatik. Zuk ikusi. Terminalean:
sudo apt-get remove --purge shotwell pitivi picasa klavaro avidemux gwibber ubuntuone-client evolution
Softwarearen eguneratzea
Terminalean:
sudo apt-get update
sudo apt-get upgrade