2011/12/13

Nola instalatu Smart arbel digitala Ubuntun



Egun hauetan instalatzen ari dira Eskola 2.0ko arbel digitalak bigarren hezkuntzako institutuetan eta hasi naiz begiratzen nola instalatu Ubuntun.
Deskribatuko dut instalazioa Ubuntu eta Debianen oinarritutako distribuzioetarako balio du. Beste distribuzioetarako ere badira paketeak.
Instalazio honetan Notebook aplikazioa eta arbela ibiltzeko behar diren kontrolatzaile edo driver-ak instalatzen dira, euren mendekotasunak barne.

Lanera

Lehenik eta behin Smart-en gunearen deskarga orrira joko dugu eta lehenengo produktuan, alegia Notebook colaborative learning software atalean Choose a version egingo dugu eta Previus versions atalean  10.2 SP1 for Linux hautatuko dugu (azken bertsioa den 10.3 ez dabil eskoletako arbeletan). Hurrengo orrian Debian downloads atalera joko dugu eta deskargatzeko (download) aginduko dugu. 
Formulario bat irekitzen da, bete eta deskarga hasiko da (pazientzia pixka bat), deskarga bukatzean fitxategi kudeatzailea irekiko da deskonprimitzeko (bestela Deskargak karpetara joan eta bertan klik bikoitza egin). Komeni da Smart  izeneko karpeta bat sortzea bertan deskonprimitzeko.
Deskonprimitutako karpetara joko dugu eta interesatzen zaigun bakarra hau da: 
/home/erabiltzailea/Deskargak/Smart 10.2/dists/stable/non-free/binary-i386 baldin eta 32 biteko sistema baduzu -arruntena-. 64 bitetarako ez dago.
Karpeta hori  USB memoria batera kopiatuko dugu eta instalatu behar dugu Instalatzeko ekipoaren Mahaigainera kopiatuko dugu, terminal bat ireki, cd komandoaren bidez mahaigaineko karpetan sartu eta ondoko agindu hau itsatsi:

sudo dpkg -i nwfermi-0.4.5_i386.deb  smart-common_10.2.559.1-1_i386.deb  smart-gallerysetup_1.2.559.1-1_i386.deb  smart-hwr_10.2.335.1-1_i386.deb  smart-languagesetup_1.0.514.1-1_i386.deb  smart-activation_1.0.504.1-1_i386.deb smart-notebook_10.2.559.1-1_i386.deb smart-product-drivers_10.2.335.1-1_i386.deb

Instalazioa bukatzen denean berrabiarazi ekipoa eta pantailaren ezkerrean tresnak agertuko zaizkizu, panelean Smart-en ikonoa eta Aplikazioetan Smart Technologies izeneko atala eta bertan kontrol panela konektatzeko morroiarekin eta pantaila doitzeko tresnarekin.

OHARRAK

- Sartzen zaren bigarren egunean CD-KEYa eskatuko dizu produktua aktibatzeko. Frogako aldia 30 egunekoa da. Eskolan horrelako arbela baduzu Premiari edo berritzegunean galdetu.

- Hornitzaileak bertsioa aldatzen badu terminaleko agindua aldatu beharko zenuke. Dena den nik 10.3 bertsioa instalatu dut eta ez dabil Eskola 2.0ko arbeletan.

- Desinstalatzeko terminaleko agindu berbera erabili beharko zenuke baina -i jartzen duen tokian -r jarrita. Bestela Synaptic ireki smart bilatu eta berdez ageri diren 7 paketeak markatu desinstalatzeko eta onartu.

- Instalazioa horrela egitean arazoren bat baduzu edo instalatzeko modua hobe daitekeela uste baduzu idatzi mesedez komentario bat.

2 comments:

  1. Aupa Alex,

    Probatu duzu open-sankore softwarea? Diñoe arbelarekiko independientea dela eta gainera software librea. Nik ez dot probatu baina saiatzekotan nabil.

    ReplyDelete
    Replies
    1. Bai. Probatu dut eta oso txukuna iruditu zait. Oso erraza erabiltzeko. Matematikarako forma, tresna eta fondo asko ditu. Saiatuko naiz zabaltzen institutuan Smart Notebook-en alternatiba moduan. Eskerrik asko.

      Delete