2010/09/12

Ubuntu: gako-sortaren enkriptatzaileak ez dezala pasahitza eska

Ubunturen gako-sortaren enkriptatzailea (keyring edo giltzatakoa) saioaren hasieran automatikoki abiatzen diren aplikazioen pasahitzak -wifia, Dropbox eta halakoak- enkriptatuta gordetzen omen ditu. Kontua da pasahitz hauek eta erabiltzailearen loginekoa berdinak ez badira saioa abiatzen dugun aldiro enkriptatzailearen  pasahitza eskatzen digula:


Pausu hau erraz ekidin dezakegu segurtasuna ez badugu zorrotz zaindu behar; horretarako egingo dugu:
  1. Aplikazioak > Gehigarriak > Pasahitzak eta enkriptatze gakoak abiatu
  2. Pasahitzak: default lerroaren gainean jarri eta eskuin klik egin.
  3. Pasahitza aldatu hauta, pasahitza zaharra idatzi eta pasahitza berria zurian laga.
  4. Erabili segurtasun gabeko biltegia. 
Kitto, ez dizu berriz pasahitza galdetuko. Segurtasun aldetik enkriptaziorik gabe geratzen gara, beraz, jakinez gero pasahitzak ikusten ahal dira baina ingurune seguruetan merezi du.

2010/09/02

Irudiak atzeko planorik gabe Bloggerren

Bloga Blogger plataforman baduzu eta atzeko planorik ez duten irudiak atzeko planoarekin agertzen bazaizkizu kontua da behin irudia igota aldatu duzula irudiaren tamaina. Kasu hauetan Bloggerrek irudia aldatzen du eta atzeko planoa eransten dio zure gif edo png irudiari. Beraz, atzeko planorik gabe mantendu nahi baduzu egin behar duzuna da irudia igo aurretik blogean eduki behar duen tamaina eman gero tamaina aldatu behar ez izateko.

2010/08/25

Byzanz, Linuxerako pantaila kapturak GIF animatuetan

Bideo-tutorial txikiak egiteko tresna interesgarria da Byzanz. Muga handiak baditu ere: GIF animatuek ez dute audiorik eta nahiko astunak egiten ditu, baina erraza da, blogean erreproduzitzeko gailurik ez du behar eta azkar - irudi moduan- txertatzen da blogean.
Ubuntun PPA bidez instala daiteke terminalean hurrenez hurren hauek itsatsi eta exekutatuta:


sudo add-apt-repository ppa:fossfreedom/byzanz

sudo apt-get update
sudo apt-get install byzanz

Behin instalatuta ez da azaltzen Aplikazioetan, appleta bezala eransten da panelean Desktop Recorder izenarekin beheko GIFean ikus dezakezunez:

Bloggerrek bakarrik tamaina handian erreproduzitzen du



Ondo funtzionatzeko aurretik desaktibatu behar duzu hobespenetan efektu bisualak -grabazioa bukatzean berriz aktiba ditzakezu-.
Pantaila osoa, leiho bat edo area zehatz bat grabatu daiteke baina fitxategiak har dezakeen pisuagatik ez dut gomendatzen pantaila osoa eta grabazio luzetarako.

Gif animatuak web orrietan irudi moduan txertatzen dira.

Ubuntu: Ctrl+Alt+Atzera konbinazioa nola aktibatu

Saioa itxi nahi baduzu teklatuaren bidez Ctrl+Alt+Atzera tekla konbinazioa aktibatu behar duzu, azpiko labirintoaren bukaeran topatuko duzu:


Sistema > Hobespenak > Teklatua > Diseinuak > Aukerak... leihoan aktiba ezazu Key sequence to kill the X server

Itxi, gordetzekorik baduzu gorde ezazu eta egin froga. Saioa bukatuko du eta login pantailara joango da.

Acerca de Ubuntu blogetik hartua.

LibreOfficen orrialde-zenbakiak nola kokatu kanpoko aldean

OpenOffice-ren testu prozesadorean egindako dokumentu bat enkoadernatzeko asmoa badugu eta orrialde-zenbakiak kanpoko aldean kokatu nahi badugu, alegia orrialde bakoitietan eskuinean eta bikoitietan ezkerraldean, honela egin dezakegu:

Formatua > Orrialdea > Orri-oina atalean Orri-oina aktibatuta marka eta Eduki bera ezker/eskuin desaktiba ezazu.


Ondoren orrialde-zenbakiak ezarri:  Orrialde bakoiti baten orri-oinean kokatu eta Txertatu > Eremua > Orrialde-zenbakia sakatu. Orri bakoitietan zenbakia agertuko da orriaren ezkerrean. Orain orrialde bikoiti batean jarri aurrekoaren antzera txerta ezazu orrialde-zenbakia baina, oraingoan, tresna barraren ikonoan klikatuta eskuin aldera lerroka ezazu.

2010/08/22

Ikasgaiak euskaraz Addictive Typing Lessons Firefox gehigarrirako

Addictive Typing Lessons mekanografia ikasteko Firefox nabigatzaileak duen gehigarri interesgarri bat da.

Berez ikasgaiak ingelesez ditu baina prestatu ditut ikasgai batzuk euskaraz teklatu osoa, karaktere grafikoak eta zenbakiak barne, ikasteko. Gehigarria eta ikasgaiak nondik jaitsi eta nola instalatu mezu honetan.