2009/08/31

Eskolarako, lanerako, etxerako software-bilduma

Iraila: ikasturte berria, entziklopedia eta bildumen garaia, ekipoei softwarea zaharberritzeko sasoia, software libreari lekua egiteko tenorea, aplikazio euskaldunak instalatzeko aroa da. Eginkizun horretan laguntzeko asmoz software katalogo txiki* hau prestatu dut.

Beste bat? Ez al da nahikoa UEUrena, IMHrena edo Jakintza Ikastolakoa? Baliteke, zeuk erabaki.

Windowsen gaineko aplikazioak dira gehienak, batzuk Linuxerako eta baten bat Macintosherako.

Batzuk instalatzeko aplikazioak dira, besteak on cloud motakoak, hau da instalatu gabe internetetik ibiltzekoak (konexioa ezinbestekoa dute eta motelagoak dira baina elkarlanerako eta noiz behinkako erabilpenerako oso aproposak dira eta sistema guztietan ibiltzen dira).



*Ez espero Softcatalá-ren antzekorik.

2009/07/17

PhotoFunia aurpegien editorea online

Aspaldi honetan aplikazio serioez aritu naiz eta gaur bitxikeri goxo ttiki bat ekarri nahi dut. Web honetara lagun baten arpegia igo, ereduetako bat hautatu eta istant batean bueltatuko dizu aurpegia editatua. Errez eta azkar. Hasi abudo lagun baten aurpegia bilatzen, edo XnView bezalako editore baten bidez argazki batetik ebaki, gorde eta ... PhotoFunia


From Luberri

2009/07/15

Nola alternatu orri bertikalak eta horizontalak LibreOffice Writer-en

Eskolan Word-zaleei erronka egiten diet ia zer dezake Word-ek Writer-ek ezin dezakeena eta aitortu behar dut orrialdeen orientazioaren istorio honekin arantza bat, bakarra, baneukala ondo sartua.
Baina foroetan begira eta begira ikasi dut nola egiten den. Dokumentu berean orientazio ezberdineko orriak badaude honela jokatu behar dugu: demagun lehen orria bertikala dela eta, eskema edo irudi berezi bat jarri nahi dugulako, bigarrena horizontala nahi dugula, bada lehen orriaren bukaeran egingo dugu Txertatu > Eskuzko jauzia eta, irudian ikusten den bezala, Estilo leihoan zerrenda korrituko dugu Horizontala agertu arte, hautatu eta kito.

Demagun 3. orria berriz ere bertikala dela, bada prozedura bera segituko dugu baina Horizontala hautatu beharrean Lehenetsia hautatuko dugu.

2009/07/11

Nola arindu Firefoxen abiatzea Windowsen

Ordenagailua pixtearekin batera Firefox abiatzen dut eta egia izateko Windowsen geroz eta denbora gehiago behar du horretarako. Horrekin kezkatuta interneten begiratu dut eta pilula koktel batez dezente arintzen da abiatzea:
  1. pilula. Vacuum Places Improved Firefox erabiltzen dituen datu-baseak trinkotzen dituen gehigarria instalatu. Ondoren konfigura dezakegu trinkotzea automatikoki egiteko Firefox hainbat bider abiarazi ondoren eta ezkuta dezakegu egoera barrako ikono abiarazlea.
  2. pilula. CCleaner: Firefox erabiltzen dituen zenbait karpeta fitxategi tenporalez betetzen joaten dira eta ondorioz abiatzea moteltzen da. Programa honek sistemaren fitxategi tenporalak garbitzen ditu, URL eta deskarga historiala, eta Firefox ez ezik sistema osoak eskertzen du. Jaisteko.
  3. pilula. Firefox Preloader. Aplikazio txiki honek kargatzen ditu Firefoxen atal batzuk sistema abiatzean eta Firefox klikatzean falta dena bakarrik kargatzen da. Jaisteko.
Hiruen konbinazioa benetan eraginkorra da 18 segundutik 3ra murriztu dit abiatzea (zuzenketa: 3.5.1 instalatuta ez da segundu batera ere iristen). Dena den kontuan izan lehenengo biak tarteka (urtean laupabostean) exekutatu behar direla zeren datu baseak hondatzen dira eta tenporalak poliki poliki metatzen joaten dira.

Beste zenbait gehigarri interesgarri.

2009/07/09

Pod Producer irratigintzarako tresna erreza.


Aita, aita, bihar irrasaioa egingo du eskolan, goizeko 9etan, dialeko FM XXX frekuentzian. Entzungo al duzu? Grabatuko al didazu?
Seme-alabak duzuenoi, ez al zaizue inoiz gertatu?

Eskola-institutuetan irratigintza oso tresna eraginkorra suertatzen da. Atal asko lantzen baitu: elkarlana, planifikazioa, dokumentazioa, ahozko komunikazioa, eskola-etxea lotura. Baina ikastetxe askok digitalizazioaren urratsa oraindik ez dute eman. Agian, oraingoan.

Irratiaren digitalizazioa.
  • Nola digitalizatu irratia? Errez. Ordenagailu bati mikrofono bat lotu, audio-grabaziorako gaur aurkezten dudan aplikazioarekin, edo antzeko batekin, audio fitxategia sortu eta podcast baten bidez edo blog arrunt baten bidez internetera igo.
  • Zertarako digitalizazioa? Besteak beste: guraso, lagun eta irritiegileek nahi duten tokian eta unean nahi haina aldiz entzun ahal izateko (adibidez mp3n kargatuko autobusean entzuteko), ikasleek gaitasun digitalak gara ditzaten eta, azkenik, gastuak eta trastuak gutxitzeko.

Pod Producer edo Audacity
Audio produkzioan ez al da Audacity nagusi? Zer dela eta beste bat?
Zalantzarik ez dago audio produkzioan, software libre eta doakoan Audacity editorea jaun eta jabe dela, batez ere tresna asko eta onak dituelako eta gainera euskaraz dagoelako. Baina soinu editorearekin lan egiteko modua zuzeneko irratigintzatik urrun xamar geratzen da, izan ere editorean audiok eskuratu eta grabatu ondoren kokatu, doitu, efektuekin jantzi, bolumenak zuzendu... kalitatearen aldetik produktu hobea izan daiteke baina freskotasuna eta metodu aldetik...

PodProducer, ordea, ez da editorea, beraz, grabatutakoa hor geratzen da, zuzenketarako aukerarik gabe (artaziak salbu). Horrek ere bere alde ona du ordea. Prestatu, egin eta kitto, hasi eta buka Benito.
Ediziorik ez izateak, irrasaioa ondo planifikaztzea eskatzen du: entzungo den musika, aurretik egindako elkarrizketak, soinu efektuak eta abar aurrez kargatu behar dira; albisteak, txisteak eta zuzenean irakurri-grabatu beharreko bestelako dokumentazioa prestatu eta antolatu behar da.
Gainearakoa: bapatekotasuna, lotsagabezia eta freskura.

Funtzionamendua
Hemendik jaitsi (Windowserako bakarrik), instalatu (gazteleraz baino hobe ingelesez) eta eskuliburu txikia inprimatuta froga batzuk egin (aplikazioa erraza da baina trebetasunaz erabili behar da eta, horretarako, praktikatu behar da).

PodProducer Gida txikia

Antzeko programa bat dago freewarean, WildVoice Studio. Honek du abantaila audio-klipak dituela (barreak, txaloak...) baina nik nahiago dut halakoak Soungle.com orrian bilatu (ingeleseko hitzarekin), karpeta batean gorde, behar direnean aurretik beheko zerrendan kokatu eta unea iristen denean klikatu.

Hona euskaltubera igo eta enbotatze-kodea kopiatu eta blogean kapsulatua. Hiru txerrikumeak, 6 urteko Endikak egina: atzeko musika goiko zerrendan eta audio-klipak (otsoa, txerriak, putza, erorketak, garrasia) beheko zerrendan .

2009/07/08

VLCren berritasunak

Software libreko VLC musika eta bideo erreproduzigailuak, azken hilabeteetan berrikuntza ugari ekarri dizkigunak, 1.0.0. bertsioa atera berri du eta nobedadeen artean hiru nabarmenduko ditut:
  • erreprodukzio abiaduraren kontrola (Playback atalean)
  • fotogramaka aurrera eta atzera egiteko aukera (Playback atalean)
  • kontrolak pertsonalizatzeko aukera (View > Customice interfaze)
eta hiruen konbinazioaz ohiko kontrolen ordez bideo erreprodukziorako nire ustez egokiagoak diren beste hauek jarri ditut:

Fotograma atzipenak (Snapshot) irudiak biltzeko lehentasunezko karpetan gordentzen du atzipena png formatuarekin.