2018/01/28
NASAren populazio-mapa
eskaintzen du. Mapa horretan kolore iluntasunaren arabera adierazten da biztanleriaren dentsitatea.
Ezkerra aldean dauden tresnen artean nabarmentzeko modukoa da aukera dagoela marrazteko poligono bat eta aplikazioak kalkulatzen du zonaren azalera eta populazioa.
2018/01/27
PBIS nola sartu ekipoa domeinuan ezin bada atera
Zenbaitetan ekipoa domeinutik ateratzen da eta berriro sartu behar da. Horretarako egingo dugu:
Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Domeinuan sartu
Bertan domeinutik atera (leave domain) eta domeinuan sartu (join domain)
Batzuetan, ordea, ez du domeinutik atera nahi eta honelako erroretako bat ematen du:
Error: LW_ERROR_PASSWORD_MISMATCH [code 0x00009c56]The password is incorrect for the given account
ERROR: DNS_ERROR_BAD_PACKET (code 0x0000251e)
A bad packet was received from a DNS server. Potentially the requested address does not exist.
Kasu horretan soluzioa izaten da lsass zerbitzua berrabiaraztea. Horretarako agindu hau jarriko dugu terminalean:
| sudo /opt/pbis/bin/lwsm restart lsass |
hori egina domeinutik atera eta sartu egingo dugu.
2017/12/25
Facilmap.org mapak ikusi, markatzaileak eta ibilbideak sortu eta partekatu
Abantailak openstreetmap.org berezko zerbitzuarekiko:
- Lehenetsitako mapa estiloa (MapSurfer Road) oso argia da.
- Informazio geruzak gainjar daitezke. Oso geruza interesgarriak ditu: erliebea, garraio publikoa eta ibilbide markatuak (GRak, Gipuzkoako PRak eta SLak), koordenatu geografikoen sareta...
- Markatzaileak edota ibilbideak dituzten mapa propioak sortu eta parteka daitezke.
- Arrunta, mapa sortu gabe. Besteak beste tokiak bilatu (1), nondik norakoa (2), geruzetako datuak aztertu (3), GPX edo KML markatzaileak eta ibilbideak ikusi (4).
- Mapa sortu: mapa sortuko dugu markatzaileak edota ibilbideak jarri nahi badugu mapan. Mapa sortzeko Start colaborative map sakatuko dugu eta mapa izendatuko dugu. Mapa partekatzeko asmoa badugu kopiatuko dugu partekatzeko esteka (hiru aukera daude: ikusteko soilik eta editatzeko eta administratzeko baimena duena). Aukera hauek ikusgai daude Tools > Settings atalean. Mapa partekatzeko aski dugu maparen helbidea postaz, telegramez edo bestelako bidetik bidaltzea lagunei. Etherpad baten moduan funtzionatzen du: edozeinek egindako aldaketa unean bertan ikusiko dute beste guztiek.
- Markatzaileak gehitzeko egingo dugu Add > Marker eta zehaztuko dugu markatzailearen izena, ezaugarriak eta deskripzioa. Partekatutako mapan -editatzeko baimenarekin zabaldu bada- edozeinek mugitu, ezabatu edo -sakelakoarekin- nabigatu dezake markatzailera.
- Ibilbideak gehitzeko sakatuko dugu Add > Line eta bide puntuak markatuko ditugu.
Partekatutako mapek 50 puntuko topea dute. Ibilbidea luzea edo zehatza bada hobe dugu GPX formatuaren gordetzea eta Facilmap, Oruxmaps edo Wikiloc-ekin irekitzea sakelakoan.
Ibilbideak gordetzeko GPX formatua erabili daiteke edo, ibilbideak puntu gutxi baditu, nabigatzaileko laster-marka moduan.
Sakelakoan. Aktibatu daiteke kokapena eta segitu daiteke ibilbidea.
Maparen zati zehatz bat kapsulatu daiteke blog edo web batean. Kapsula egiteko jarraibideak hemen. Hona hemen Intxisu ikastola eta San Inazio institutuaren kokapena.
Erabilera didaktikoa:
Talde osoan edo talde txikietan mapak editatzeko moduan partekatu eta, informazioa bilatu ondoren, ibilbideak prestatzea, herri baten interesgune historikoak, EHko gune industrialak, herri nagusiak, hezeguneak, mendi garaiak...Europako kapitalak, portu nagusiak... munduko sumendi aktiboak... markatzea.
Markatzaileen formak, koloreak eta ikonoak erabiltzea komeni da.
Irakasleari lana URL bidez edo GPX formatuko fitxategi baten bidez bidaltzen ahal zaio.
Oharrak:
- Sakelakoan datuak jaten ditu baina GPX formatuan bidali eta Osmand aplikazioan erabili daiteke datuak gastatu gabe.
- Kontuz ibilbideak egitean. Pistaz edo xendaz kanpo marraztutako ibilbideak segitzea arriskutsua izan daiteke.
- Proiektuaren garatzailea Candid Dauth da eta haren ezaugarriak https://github.com/FacilMap/facilmap2 orrian kontsulta daitezke.
- Beste web-zerbitzuak Luberrin. Software bilduma.
2017/12/20
Nola eman alta gurasoei Moodle plataforman eta intranet-ikastaro batean matrikulatu: Gurasogunea.
Hainbat modu egongo dira. Nik proposamen bat egingo dut. Proposamen horretan, jakina, aldaketak egin daitezke. Hona nire proposamena:
A- Gurasoen intraneta ikastaroa sortzea Moodlen. Nik Gurasogunea izena emango diot. Ikastaro horretan sarbidea mugatuko dokumentuak, argazkiak, albisteak... jar daitezke (horretan ez naiz luzatuko). Ikastaroa sortzean garrantzitsua da izen laburra jartzea (ad. Gurasogunea) gero erabiltzaileak emateko erabiliko baitugu.
B- Taldeak sortzea. Gurasoak taldekatuko ditugu mezuak bideratu edo diskriminatu ahal izateko. Komeni da taldeak egitea gurasoen altak eman baino lehen CSV bidez egitekotan.
Adibide honetan suposatuko dut batetik guraso batzuk euskaraz nahi dutela jaso informazioa eta beste batzuk ele bitan. Autobusa eta jangela ere kontuan izango dut.
Talde orokorrak:
BUSeus
BUSele
JANeus
JANele
Mailakoak:
1eus
1ele
2eus
2ele
...
Ikasleen taldeen araberakoak:
1Aeus
1Aele
1Beus
1Bele
2Aeus
2Aele
...
C- Gurasoei alta ematea. Proposamena da erabiltzaile alta masiboa ematea, CSV formato duen taula baten bidez.
Puntu honetan ikastetxeak erabaki behar du gurasoei ikastetxeko kontu bat ematea, usu Google Suiteren bidez, edo matrikula formularioan gurasoei posta helbide propioak ematea. Nik argi samar daukat bigarren aukera dela praktikoena.
Edozein modutan matrikulako tauletatik datuak kopiatu eta txantiloi honetan itsatsiko ditugu:
Gunearen kudeaketan Erabiltzaileak atalean Erabiltzaileak igo hautatuko dugu. Arakatuko dugu sortutako csv fitxategia:
| Partaideetan guraso bat edo batzuk hautatuta mezua bidaltzeko agintzen ahal da. |
- Hurrengo ikasturteko matrikula datuak eskuratzean bi aukera daude: azken ikasturteko gurasoei baja eman, guraso berriei csv bidez alta eman eta jarraitzen dutenekin doikuntzak egin, edo Gurasogunea ikaslez ustu, taula berria prestatu eta guraso guztiak csvez matrikulatu.
- Ikastaro-intranet hau erakusten ahal da web orrian sarbide mugatuko informazioa erakusteko edo soilik komunikabide bezala erabili.
- Gurasoen informazioa osatu daiteke EAEko ikastetxeetan kalifikazio eta asistentzia falten berri emanez Ikastea plataformaren bidez.
- Mezu hau Irakaslegunea edo irakasleen intraneta aurkezten duen mezuarekin lotura du. Bien artean Moodle, gelatik kanpo ere, komunikazio tresna bezala erabiltzen laguntzen baitute.
2017/12/06
Nola konpondu tildeen arazoa Mate ingurune grafikoan
Gazteleraz azentu-marka (tilde) duten letrak marka letraren gainean idatzi beharrean รก letraren aurrean jartzen zidan 'a.
Laguntza bilatu eta teklatuako sarrera-metodoan (input method) konpondu daitekeela ikusi dut baina Mate ingurunean ezkutu samar dauka. Hona hemen konponbidea:
Sistemaren ezarpenetan edo kontrol-zentroan hizkuntza sustengua hautatu.
Eta bertan agertzen da teklatuko sarrera metodoa (zer den ere ez dakit). XIMen* ordez "bat ere ez" aukeratu eta berrabiarazi ordenagailua.
* X leiho sistemaren Input Method
2017/12/05
Canva.com orain euskaraz
Orain euskaraz jar daiteke interfazea. Ikus dezagun nola:
- Oraindik egin ez baduzu, erregistratu behar duzu. Bertsio arrunta doakoa da Bertsio-berritu botoia sakatzen baduzu 30 egunez probatzen ahal duzu pagoko bertsioa.
- Ezarpenak aldatzeko ezkerreko panelaren goiko aldean agertzen da erabiltzaile izena eta, haren ondoan, ezarpenak aldatzeko hiruki txikia.
- Ezarpenetan Language aukerak zabaldu eta Basque klikatu. Gorde ezarpenak (Save) eta segundo pare batean interfazea euskaraz izango dugu.
Diseinu-txantiloiak, argazkiak, irudiak, formak... letra mota ugari, atzeko planoak... eskaintzen ditu zuriaren gainean hasteko edo aurre-diseinatutako produktu bat aldatzeko.
Beste zerbitzu interesgarri bat euskaraz.
Hemen beste web-zerbitzu interesgarriak.
2017/11/28
Nola jarri outlook.com posta eta OneDrive euskaraz
Mezu honetan ikusiko dugu nola jarri euskaraz posta elektronikoaren bertsio berria edo Beta bertsioa eta Drive.
Posta elektronikoa (Beta bertsioa) euskaraz jartzeko ezarpenak biltzen dituen gurpil horzdunean klik egin eta ondoren Ver todas las configuraciones... eta bertan euskara hautatu eta gorde.
OneDrive euskaratzeko berriro ere ezarpenak adierazten duen gurpil horzdunean klikatu eta English edo dena delakoaren ordez Euskara hautatuko dugu.
2017/11/27
Luberri_16.04.8 deskargatzeko moduan dago
Berritasun nagusia du 64 biteko bertsioak Ubuntu 16.04k erabiltzen duen Linuxen kernela 4.4.0 duela. 6 eta 7 bertsioek 4.10era aldatuta zuten TTL W515PU ekipoetan wifia ibil zedin, baina horrek arazoak eman zituen Eskola 2.0ko Toshiba gorrietan.
Horretaz gain gaur arteko software eguneraketak eginak ditu.
2017/11/22
Jakinarazpenak Moodle Mobile eta Moodle Desktop-ean.
![]() | |
| Jakinarazpena Moodle Mobile bidez |
![]() |
| Jakinarazpena Moodle Desktop |
EAEko Hezkuntzako Moodle erabiltzen duten ikastetxeen kasuan gunea Mobile edota Desktop-ean erabili ahal izateko arduradunak eskatu behar dio CAUri Mobile aktibatzeko.
- Moodle Mobile mobilean instalatzeko ikusi deskarga orria.
- Moodle Desktop ordenagailuan instalatzeko ikusi deskarga orria.
Ubunturen kasuan deskargatzen dena appimage fitxategi bat da. Ez da instalagarria exekutagarria baizik. Behin deskargatuta fitxategiaren propietateetako baimenetan egiaztatu behar duzu baimena duela exekutatzeko eta, dagoen karpetan terminala ireki eta, oraingo bertsiorako itsatsi agindu hau:
./moodledesktop-3.3.2-x86_64.AppImage
Instalazioa ez denez ez da agertuko menuan baina posible duzu Aplikazioak editatu, egoki iruditzen zaizun kategorian, elementu berria sortu eta aginduan bilatu moodledesktop-3.3.2-x86_64.AppImage fitxategia.
2017/11/16
Nola deklinatu Moodle, Google, Office...
Hori dela eta banuen duda nola idatzi behar ziren (ahoskatzea natural ateratzen da) eta Irene Fernandez IVAPeko teknikariak lagundu dit 2017ko urriko Administrazioa Euskaraz aldizkarian idatzitako artikulu baten bidez.
"...jatorrizko ahoskerako azken fonema ez datorrenean bat amaierakoHorren arabera, oker ez banago,
grafemarekin (letrarekin), zalantza sor dakiguke: zer hartu behar dugu kontuan
deklinabide-atzizkia eransteko orduan, ahoskera ala idazkera? Nola deklinatu
behar ditugu Shakespeare [xekspir], Google [gugel] edo Calais [kale] hitzak? h, y edo w letraz amaitutako hitzen deklinabidea h, y edo w letraz amaitzen diren hitzen deklinabidea berezia da, euskaraz ez baitago letra horiekin amaitzen den hitzik.
Zein irizpide jarraitu behar dugu orduan horrelako hitzak deklinatzeko?
Ahozkoan, ahoskera jatorra zein den jakinez gero, huraxe hartu behar da oinarritzat jakiteko bokalez edo kontsonantez amaitutako hitza den, eta horren arabera ezarri behar zaio dagokion deklinabide atzizkia. h letraz amaitzen diren erdal hitzen kasuan, hatxe horren aurreko letra izango da kontuan hartuko duguna: bokala bada, bokalez amaitutako euskal hitzen modura deklinatuko dugu hitza, eta kontsonantea bada, kontsonantez amaitutako euskal hitzen modura.
• [xekspirren, xekspirrek]
• [gugelen, gugelek]
• [kaleren, kalek]
Idatzizkoan, letra da oinarria, eta deklinatzeko orduan letra hartu behar da kontuan. Horrek duen abantaila da ez dela beharrezkoa jakitea nola ahoskatzen den hitza. Hitzaren azken letra kontsonantea edo bokala den kontuan harturik, euskal hitza balitz bezala deklinatuko dugu.
• Shakespeareren/Shakespeare-ren; Shakespearek/Shakespeare-k
• Calaisen/Calais-en; Calaisek/Calais-ek
• Googleren/Google-ren; Googlek/Google-k
• xah xaha/xah-a, xahak/xah-ak, xahen/xah-en, xahei/xah-ei...
Erdal hitzaren eta deklinabide-atzizkiaren artean marratxoa jartzea aukerakoa da."
NORK: Moodlek edo Moodle-k baina ez Moodle-ek / Googlek edo Google-k / Officek edo Office-k
NON: Moodlen, Moodle-n / Googlen, Google-n / Officen, Office-n
NOREN:Moodleren, Moodle-ren / Googleren, Google-ren / Officeren, Office-ren
NONGO: Moodleko, Moodle-ko / Googleko, Google-ko / Officeko, Office-ko
...
2017/11/09
Kroma efektua OBS aplikazioan
OBS ikastetxeetan geroz eta gehiago erabiltzen den grabazio eta transmisio aplikazioa da. Honen bidez bideo-tutorialak, irrati transmisioak, albistegiak, antzerkiak... eta, oro har, ahozkotasuna eta gorputzaren adierazmenak lantzeko jarduerak egin daitezke.
Aukera asko duen aplikazioa da eta horietako batzuk, erabilera ez oztopatzearren, ezkutu samarrean gordetzen dira, hala nola audio eta bideo iragazki, filtro edo efektuak.
Tartean kroma iragazkia. Kroma (chroma key) iragazkia efektu bisual bat da bi geruzarekin jolasten duena. Lehenengo geruza bideo geruza izaten da eta kolore uniforme baten -gehienetan berde intentsua duen- atzeko planoan filmatzen da. Kroma iragazkiak atzeko planoan erabilitako kolorea kendu egiten du eta horren ondorioz lehenengo geruzaren atzeko planoa gardena izanik bigarren planoko geruza ikusten da. Bigarren geruza hori irudi finkoa edo bideoa izan daiteke.
Harira. OBS aplikazioan kroma iragazkia nola erabili daitekeen azaltzen duen bideo-tutoriala duzue hau:
Bideo-tutoriala ez luzatzearren ez dut azaldu iragazkiaren aukerak. Irudi honetan ikus daitezke:
![]() |
| Kroma iragazkiaren aukerak |
Interesanteena kolorea hautatzeko aukerak dira. Gehienetan saturazio handiko koloreak erabiltzen dira (berdea, urdina edo magenta), berdea usu giza azalaren kolorea egoera arruntetan berdetik gutxi duelako. Custom aukeran pertsonalizatu daiteke kolorearen tonua, batez ere pick up kolore hautatzailearen bidez.
Komeni da Antzekotasuna kontrolarekin jolastea atzeko planoa guztiz desagertu arte eta pasatu gabe aurreko planotik deus ez gardentzeko.
Hona hemen adibide bat nola erabili daiteke OBSeko kroma efektua bideo-tutorial batean: https://www.youtube.com/watch?v=z5cGrUyLGOQ
2017/11/02
LibreOffice online Firefox gehigarria
Hainbat ezaugarri:
- Testu prozesadorea, kalkulu orria eta aurkezpenak egiteko aplikazioak ditu.
- Ez da erregistratu behar. Ez dauka biltegirik.
- Ez ditu funtzio aurreratuak baina oinarrizko guztiak bai.
- Firefox euskaraz baduzu Libreoffice online ere euskaraz agertzen da (ez guztiz).
- Sor daitezke dokumentuak baina ezin dira dokumentuak kargatu eta editatu.
- Odt, pdf, doc eta docx formatuetan deskargatu daiteke.
- Chromium-ek badu gehigarri bera baina ezin da euskaraz jarri.
- Berez ez dakit barruan Libreoffice duen (editore bera da Word online gehigarriak erebiltzen du) baina itxura guztia du eta odt, odx eta odp formatuak darabiltza eta software libreko lizentzia du.
- Androiden instalatu dut baina ez dut modurik ikusi abiatzeko (ikonoa ez dit sortu)
Probatu ondoren iruditzen bazaizu epe motzean ez duzula erabili behar komeni da desinstalatzea, izan ere gehigarriek Firefox moteltzen dute.

























