webgintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
webgintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2011/01/04

Firefox Internet Exploreren gainetik Europan

2010 urtean zehar Firefox eta IEren arteko aldea txikitzen joan da eta Abendutik Firefox Europan gehien erabiltzen den nabigatzailea da. Egin klik irudian hobeto ikusi nahi baduzu.


Bost nabigatzaile nagusien kuota bilakaera Europan 2010ean.

Ehuneko 40ko kuotari eutsi dio Explorer kuota jaisten den bitartean, gehien bat Chromeren igoeragatik.
Albiste onak software librearentzat eta toke bat Eusko Jaurlaritzarentzat, izan ere, oraindik orain bere hainbat web aplikazio IEn soilik funtzionatzen dute ongi.

Iturria: StatCounter

Firefoxentzako hainbat gehigarri interesgarri.

2010/11/28

Ubuntu: Irudien tamaina edota orientazioa Nautilusean aldatu.

 
Argazki edo bestelako irudiei tamaina eta orientazioa aldatzeko era asko daude, tartean noizbait komentatu dudan Phatch aplikazioa, oso egokia irudi asko eta tratamendu bat baino gehiago egiteko.

Gaur komentatuko dudana, Nautilus-image-converter, potentziagatik baino abiadura eta erabiltzeko erraztasunagatik nabarmendu nahi dut. Berez Nautilusen, Ubuntuk erabiltzen duen Gnomeren, fitxategien arakatzailearen plugin edo gehigarri bat da. Bi funtzio besterik ez ditu: irudien tamaina eta orientazioa aldatzea eta arakatzailean bertan irudiaren miniaturari eskuin klik egin eta bi aukera berri horiek agertuko zaizkigu.

Instalazioa.
Bi aukera: Ubunturen software-biltegian Nautilus-image-converter bilatu eta instalatzeko agindu edo terminal bat ireki eta honako hau exekutatu:
sudo apt-get install nautilus-image-converter
Appleta martxan jar dadin Nautilus berrabiaraziko dugu:
killall nautilus

Nola erabili.
Nautilus arakatzailea ireki -panel nagusian Lekuak sakatuta- eta irudiak dituzun karpeta batera joan; irudi baten tamaina ikusi nahi baduzu eskuin klik egin eta bukaerako Propietateak klikatu eta Irudia fitxan bere tamaina pixeletan agertuko zaizu. Tamaina hori aldatzeko miniaturan eskuin klik egin berriz eta agertzen den menu horretan Resize Images... estreinatuko dugu.

Irudia redimentsionatzeko aukerak agertzen dira goiko leihoan: zerrendako tamina estandartetako bat, eskalatu %tan -proposatzen duen 50ak erdira ekarriko du irudia- edo guk nahi duzun zabalera eta altuera finka dezakegu. Aldaketa nola gorde erabaki behar dugu: proposatzen digu jatorrizko irudia mantentzea eta beste bat sortzea jatorrizkoaren izenari .resized erantsita. Resazi in place hautatuko bagenu jatorrizkoaren ordez gordeko luke.

Ezarpen bera erabili behar badugu hainbat irudien tamaina moldaketan horien denak hauta -ctrl tekla zapalduta- eta ezarpenak emanda denak batera aldatuko ditu.

Irudiaren orientazioa aldatzeko Reseze Images... ordez Rotate Images... aukertuko dugu.

2010/09/02

Irudiak atzeko planorik gabe Bloggerren

Bloga Blogger plataforman baduzu eta atzeko planorik ez duten irudiak atzeko planoarekin agertzen bazaizkizu kontua da behin irudia igota aldatu duzula irudiaren tamaina. Kasu hauetan Bloggerrek irudia aldatzen du eta atzeko planoa eransten dio zure gif edo png irudiari. Beraz, atzeko planorik gabe mantendu nahi baduzu egin behar duzuna da irudia igo aurretik blogean eduki behar duen tamaina eman gero tamaina aldatu behar ez izateko.

2010/08/25

Byzanz, Linuxerako pantaila kapturak GIF animatuetan

Bideo-tutorial txikiak egiteko tresna interesgarria da Byzanz. Muga handiak baditu ere: GIF animatuek ez dute audiorik eta nahiko astunak egiten ditu, baina erraza da, blogean erreproduzitzeko gailurik ez du behar eta azkar - irudi moduan- txertatzen da blogean.
Ubuntun PPA bidez instala daiteke terminalean hurrenez hurren hauek itsatsi eta exekutatuta:


sudo add-apt-repository ppa:fossfreedom/byzanz

sudo apt-get update
sudo apt-get install byzanz

Behin instalatuta ez da azaltzen Aplikazioetan, appleta bezala eransten da panelean Desktop Recorder izenarekin beheko GIFean ikus dezakezunez:

Bloggerrek bakarrik tamaina handian erreproduzitzen du



Ondo funtzionatzeko aurretik desaktibatu behar duzu hobespenetan efektu bisualak -grabazioa bukatzean berriz aktiba ditzakezu-.
Pantaila osoa, leiho bat edo area zehatz bat grabatu daiteke baina fitxategiak har dezakeen pisuagatik ez dut gomendatzen pantaila osoa eta grabazio luzetarako.

Gif animatuak web orrietan irudi moduan txertatzen dira.

2010/05/29

Hainbat ikur, marka edo karaktere grafikoen izenak

Zalantzaren bat argitu ondoren zerrendatxo batean gehien erabiltzen ditudanak bildu ditut.

( )  parentesiak
[ ]  makoak, kortxeteak
{ } giltzak
@   a bildua
#   traola
/    barra, frakzio-barra (zabalera)
\     alderantziko barra (txokora)
-   marratxoa
_   beheko marra
   paragrafo zeinua
§  sekzio zeinua
<  txikiagoa
>  handiagoa
!  harridura marka
?  galdera marka
$  dolarra
&  eta ikurra, ampersand
%  ehunekoa
"  kakotxak, komatxoak
'  apostrofea
é  e tiletaduna
è  e azentu kamutsa
ë  e dieresiduna
ê  e azentu zirkunflexua
*  izartxoa
ç  c kakoduna
~  tileta
...  eten puntuak
|  barra bertikala
¦  barra bertikal etena



Irudi formatuan


2009/06/08

Nola erantsi titulua eta favicon bat web orri bati

Nabigatzaile batean fitxa izendatzen duen irtengunean favicon edo ikono txikia eta orri-izena jartzeko urratsak:
  1. Lehenik eta behin ikonoa prestatuko dugu Gimpekin edo beste editorerekin. 32x32 pixeleko tamaina izan behar du eta .ico formatua. Gordeko dugu favicon.ico izenarekin.
  2. Ondoren ikonoa web-orriaren kokalekuaren errora igoko dugu Filezilla edo bestelako FTPrekin.
  3. Web-orriak editatuko ditugu eta head sekzioan, alegia artean, meta-datuen azpian, lerro hauek kokatuko ditugu:

2009/03/10

Ingurune beroak dituen irudi-web bat sortu Gimp editorearen bidez

Hiriburuen gainean eskuin klik eta ireki fitxa berria egiten baduzu hauei buruzko informazio osagarria ikusiko duzu:

Hiriburuen gainean kurtsorea eskua bihurtzen da, ingurune hori esteka bat du.
Irudi batetik abiatuta ingurune beroak dituen irudi-web bat nola egin daiteken Gimp editorearen bidez azaltzeko bideotutorial bat prestatu dut. Bideotutoriala jaisteko egin klik hemen (exe fitxategi exekutagarria da).