Pandemia dela eta Next Generation Europako fondoak erabiliz Espainiako gobernuak hainbat Onlife markako 13 hazbeteko eramangarriak banatu zituen estatuko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta eskolak behartu zituen "evento" gogoratzeko plaka bat jartzen toki ikusgarrian.
Educa izeneko programaren publizitatea ordenagailuaren azpiko aldean. |
Linux-en instalazioa galarazteko BIOSa pasahitzaz babestu zuen Madrilgo gobernuak. Bada, hau da BIOSa aldatu gabe Luberri edo bestelako Linux bat instalatzeko modua
Luberri 22.04 Onlife ordenagailu batean |
Badira bi modu luzea eta laburra. Hemen luzea:
- Piztu ordenagailua eta utzi Windowsekin abiatzen.
- Mahaigaineko ezkerreko panelean Ezarpenen ikonoa klikatu
- Windowsen konfigurazioaren leihoa irekiko da eta bertan "Actualizaciones y seguridad" klikatu. Agertuko den ezkerreko panelean "RecuperaciĆ³n" aukeratu eta paneleko "Inicio avanzado" sakatu.
- "Elegir una opciĆ³n" dioen menua agertuko zaigu.
- Sartu Luberriren instalazioko USBa.
- Sakatu "Usar un dispositibo". Ordenagailua abiatuko da instalazioaren USBtik.
Eta instalazio asko egin nahi baduzu eskertuko duzu modu laburra:
- Sartu Luberriren instalazioaren USBa
- Windowsen zaudela Shift edo Mayuskula tekla zanpatuta sakatu Piztu/Itzaliko botoia.
- Mantendu Shift sakatuta eta botoiaren gainean agertzen den menu txikian sakatu Reinicio eta "Elegir una opcion" menuan "Usar un dispositibo" sakatu.
- Sartu Luberriren instalazioaren USBa
Oharra
Irakasle batek ohartarazi du prozedura hori segituz Usar un dispositibo sakatzean Luberriren USBa ez dela agertzen, beste bat hautatu eta utzi Windowsa berrabiarazten eta prozedura errepikatuta Usar un dispositibo bigarren aldiz saiatuta bai, orduan Luberriren USBa agertzen da. Hautatu eta berrabiaraztean Luberri arrankatzen du eta instalatu daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina