Aitortu behar dut blog hau helburu nirekoi batez sortu nuela: zerbait lortuta dokumentatzea hurrengo batean blogean sartu eta dokumentazio hori berreskuratzeko. Hori da mezu hau idazteko helburu bat eta bigarrena niri funtzionatu didan soluzio bat zuri, behar izatekotan, erakustea.
Bada atzo ordenagailua piztu eta Linux Minten ikonoaren azpian diskoaren azterketa-konponketa gelditzeko Ctrl+C sakatzeko mezua, ondoren modu grafikoan sartu ez eta You are in emergency mode mezu hau agertu zitzaidan pantaila beltzean:
Administratzailearen pasahitza sartuta terminala agertzen zen baina ideiarik ez zer egin behar nuen.
Aurretik azalduko dut ordenagailuan dudala disko gogor bat datuak gordetzeko (sda) eta disko solido edo SSD bat (sdb) sistema eragile eta swap partiziorako. Nonbait arazoa disko gogorraren sektore akasdun batzuk ematen zuten eta sistemaren abioa gelditzen zen.
Bilatzailean laguntza eskatu eta hona hemen nola konpondu nuen arazoa:
- administratzailearen pasahitza (root password) sartu. Administratzailearen prompt-a agertzen da.
- Jakiteko zein partizio izan daiteke arazoaren sortzailea, aztertuko ditugu zein diren partizioa ere bere izenak agindu honekin: sudo fdisk -l. Nire kasuan hau bueltatu zidan:
Tamainagatik deduzitu nuen arazoa sda1 partizioan (home gordetzen duen disko gogorra) edo sdb2 partizioan (sistema gordetzen duen disko solidoa) egon zitekeela. Zure kasuan begiratu behar duzu zein edo zeintzuk izan daitezke akasdunak. - Fitxategi sistema horien arazoa konpontzeko agindu hau erabili daiteke: sudo fsck -y /dev/sda1. Disko gogorraren partizioa txekeatu eta minutu batean konpondu zituen hainbat sektore akasdun.
- Ordenagailua berrabiarazteko reboot agindu.
Berrabiaraztean arazorik gabe sartu zen sisteman.
Kasu honetan sda1 partizioa erruduna izan ez eta berrabiaraztean berriro You are in emergency mode agertu izan balitz sdb2 partizioaren txekeo-konponketa egingo nuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina