Ulertzen ez duzun testu bat euskarara -edo beste hizkuntzara- itzultzeko edo euskarazko testu bat erdararen batean emateko hainbat web orri erabiltzen dira. Crow Translatek, ordea, aplikazio baten bidez itzultzea proposatzen du, eta hain da arina sistemaren abioan jartzen baduzu, edozein aplikazioan zaudela, nabigatzailea, pdf irakurgailuan, testu prozesadorean zaudela, martxan jarri (Ctrl+Alt+E) eta segituan eskainiko dizu nahi duzun itzulpena.
Ezaugarriak
- Google Translate, Yandex, Bing, Libre Translate -euskaraz ezin- edo Lingva -software librekoa- bidez itzultzen du.
- 125 hizkuntza onartzen ditu.
- Memoria kontsumo oso txikia (~20MB).
- GNU/Linux eta Windowserako bertsioak ditu.
Instalazioa
Ubuntu, Linux Mint eta deribatuetan PPA bidez instalatu daiteke terminalean agindu hauek hurrenez hurren exekutatuta:
sudo add-apt-repository ppa:jonmagon/crow-translate
sudo apt update
sudo apt install crow-translate
Bestela Deb paketea deskargatu daiteke bere Github Releases orritik.
GNU/Linuxeko bestelako distribuzioetan edo Windowsen instalatzeko kontsultatu proiektuaren web-orria.
Konfigurazioa eta erabilpena
Behin martxan jarrita eta ikonoak ikusgai ezarpenak konfiguratzeko beheko barran engranajearen ikonoa klikatu eta horrelako leihoa irekiko da:
Fitxa hauetan hainbat parametro konfigura daitezke. Nire aholkua da aktibatzea abioan martxan jartzea, minimizatua eta ikono bat jarrita sistemaren erretiluan (irudiko azken hiru kontrol laukiak markatzea alegia). Hartara zure saioan sartzen zarenean isil-isilik martxan jarriko da eta itzuli nahi duzun testua hautatu eta Ctrl+Alt+E egiten baduzu di-da batean itzuliko dizu. RAM kontsumo txikia duenez eta azkar irekitzen denez merezi du.
Itzulpena kopiatu (kopiatzeko ikonoa sakatuta), behar duzun tokian itsatsi, beharrezkoak diren zuzenketak edo egokitzapenak egin. Leihoa itxi lasai.
Hizkuntzen barran editatzeko arkatza sakatuta jatorrizko eta helburu gisa gehien erabiliko dituzun hizkuntzak hautatu daitezke.
Aplikazioaren euskaratzea
2023ko uztailean 2.10.6 bertsioarekin aplikazioa euskaraz instalatzen da.
Linuxerako aplikazio interesgarri gehiago.
Flatpak bezala instalatu dut nik eta oso ongi dabil:
ErantzunEzabatuhttps://flathub.org/apps/io.crow_translate.CrowTranslate
Eskerrik asko!