Nola jarri martxan:
Nola ipini interfazea euskaraz: ezkerreko beheko iskinean hautatu daiteke
Lizentzia librea: MIT license
Funtzionalitateak
marrazteko tresnak
Giltzarrapoa markatuta tresna gogoratzen du.
Tresnak bektorialak dira, beraz, kurtsorearekin dimentsioa eta tokia alda daitezke. Era berean, planoan aurrera eta atzera eraman daitezke.
Tresna bakoitzak zenbaki bat du asoziatua eta laster-tekla gisa funtzionatzen du, sinez praktikoa.
oihalaren aukerak
Atzeko planoaren testura.
Marren estiloak eta lodierak.
Ertzen estiloa.
Opakutasuna.
Planoko posizioa.
Bikoiztu, ezabatu, estekatu URLa.
ikonoak edo formak inportatu eta irudiak txertatu
Githuben gordetako ikono eta formak inportatu daitezke edota irudia, mapak eta abar fitxategi bidez txertatu.
gorde, esportatu
Arbela gorde daiteke lokalean ondoren berriro editatzeko edo png zein svg formatuko irudi gisa. Ordainduz gero hodeia eskaintzen da.
elkarlanean aritu
Arbela URL bidez parteka daiteke.Erabilera
- arbel digitala
- diagramak
- bideo-konferentziako arbela
- ideia jasak
Mahaigainerako
Lineako hainbat arbel probatuta Excalidraw da, nire ustez, interesgarriena funtzionalitate, estetika eta hizkuntzagatik. Diagramak egiteko ere Draw.io baino errazago. Luberri eta Linux Mint-en webgunea aplikazioen antza ematen ahal zaio (Aplikazioak > Internet > Web aplikazioak eta bertan URLa jarri).
Edozein modutan, ahal izanez gero, offline Xournal++ hobesten dut, izan ere, arbela moduan antzeko funtzionalitateak ditu baina PDFak editatzeko aukera era badu.
Nola sortu lasterbide Androiden
- Mugikorrean edo tabletan Excalidraw-ri lasterbide bat egiteko urratsak:
- Play Storen instalatu Shortcut Creator app-a.
- Ireki Firefox eta bertan excalidraw.com
- Excalidraw-ren menua ireki (sandwicha beheko ezker aldean), jarri Hizkuntza: euskara eta klikatu menua ixteko.
- Firefoxen menua ireki (hiru puntutxoak), bidaltzeko ikonoa klikatu:
eta hautatu Shortcut-en ikonoa: Ondoren Excalidraw-ren logoa hautatu eta + (plus) sakatu lasterbidea sortzeko.
Androiden erabiltzean kontuan eduki behar da menuak eta tresnen aukerak zabaltzean hauek marrazteko zona hartzen dutela, behin aukera eginda, berriz sakatu behar da menua edo paleta (tresnen aukerak) hauek minimizatzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina