Luberri 20.04 (zein Ubuntu 20.04 edo deribatua) duen ordenagailua
Promethean arbel interaktibo bati konektatuta baldin baduzu hauek dira eman behar diren pausuak arbelaren kontrolatzaileak, tresnak eta ActiveInspire aplikazioa instalatzeko:
1- Joan google drive honetara: https://drive.google.com/drive/folders/1rImDYEevRXhjVXD9ORMN67u32OVXmG_q?usp=sharing
eta deskargatu bertako fitxategiak ordenagailuko karpeta batera (hainbat ordenagailutan egin behar baduzu agian komeni zaizu USB batera deskargatzea eta hortik pasatzea ordenagailuetara).
2- Deskarga egin duzun karpetan terminala ireki,(eskuin klik eta Ireki terminalean) eta installActivBoard.sh fitxategiari exekutatzeko baimena emango diogu:
chmod +x installActivBoard.sh
eta, ondoren, scripta exekutatuko dugu:
sudo ./installActivBoard.sh
3- Behin instalazioa bukatzen duenean berrabiarazi ordenagailua. Arbelaren interaktibitatea funtzionatuko du. Ondo kalibratuta ez badago panelean agertzen zaizun Promethean ikonoan klikatu eta kalibratu.
4- Arbelean idazteko eta PDF editatzeko Xournal++ erabili dezakezu. Horren ordez Promethean-en ActivInspire erabili ahal izateko, lehenengo aldia administratzaile gisa zaudela terminal batean exekutatu:
sudo activinspire
Lehengo abiatze honetan arbelaren serie zenbakia erregistratuko du. Hortik aurrera edozein erabiltzailek erabili ahal izango du menutik abiatuta.
Oharrak:
- Instalazio hau ez da ofiziala, Didier Severin izeneko erabiltzaileak prestatu du.
- Egin dudan proban dena joan da ongi salbuespen pare batekin: batetik zerbait hautatu ondoren laster-menua agertzeko (eskuin-klikaren parekoa) sakatuta mantendu behar omen da baina niri ez dit funtzionatu. LibreOfficeko menuak bai baina azpimenuek ez dute arbelarekin funtzionatzen (uste dut aurreko bertsioekin ere gertatzen zela).
- Erabiltzaileentzat interesgarria izan daiteke Xounal++ eta Onboard teklatu birtuala aplikazioak panelera gehitzea azkarrago abiatzeko.
- Probatu ondoren zerbait komentatu nahi baduzu idatzi bertan iruzkin bat edo mezu bat bidali luberri abildua framalistes.org helbidera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina