H5P teknologiak eskaintzen dituen elementuetatik Image juxtaposition aukeratuta Bilbo eta bere itsasadarraren argazki bilduma baten hainbat irudi baliatu ditut bi uneko argazkiak konparatzeko.
Bilduma Bilboko Portuko Agintaritzarako José Luis Remérezek eginak edo bilduak dira. Irudi zaharrak 1880 eta 1950 artekoak dira eta berriak 2000 ingurukoak.
Alderaketan diferentzia ugari atzematen dira: natura, eraikuntza eta azpiegiturak, jendea... Ikasleekin aukera ederra ikusteko Bilbo eta, neurri batean, itsasadarreko herriek industria herriak izatetik zerbitzu herriak izatera nola pasa diren eta komertzio zein industria nola desplazatu den itsasadarretik betetako Abra aldera. Azken mendeko bilakaera aztertzeko material baliotsua.
Bloger-en segurtasun politika berri baten ondorioz irudiak ezin dira kudeatu blogean, hori dela eta, animazioak sortu ditut. Irudiak tamaina handiagoa eta alderaketa kontrolatu ahal izateko Moodleko gune honetan egin dezakezu (irudien goiko eskuineko ikurra sakatuta irudiek pantaila osoa hartzen dute eta tamaina arruntera bueltatzeko Esc tekla sakatu).
Erripako kaia 1931
Areatzako kaia 1928
Erripako kaia, Uribitarte 1918
Salbeko kaia 1920
Churruca kaia, Ingelesen landa 1930
Euskalduna ontziola 1950
Olabeagako zamalekua 1932
Basurto 1910
Lutxana eta Errontegi 1920
Portuko dartsena, Barakaldo 1910
Axpeko dartsena 1908
Benedicta dartsena, Sestao 1910
Portugalete 1880
Portugalete Areetatik 1900
Abra Algortatik 1910
Abra Mamarigatik 1926 Dokumentazio iturria Deiak, Bilboko Udalak eta Bilboko Portuko Agintaritzak argitaratutako ATZOta GAUR bilduma.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina