EAEko hezkuntzako irakasleen kontu ofizialak, irakasle.eus kontuak alegia, Microsoft Office365eko kontuak dira eta erabili daitezke webmail bidez https://www.office.com helbidetik edo posta bezero baten bidez hala nola Thunderbird.Ez baduzu mezuak idazteko erabiltzen hirugarren aukera bat da beste kontu batera birbideratzea era automatikoan. Ikus dezagun nola egin daitekeen.
1- Sartu Outlook onlinera office.com bidez, zehaztu zure kontua eta menu nagusian aukeratu Outlook.
2- Outlook-en zaudela ezarpenetan sartu. Horretarako menuaren eskuin aldeko engranajea sakatu eta zabalduko den panelaren beheko aldean Ikusi Outlook ezarpen guztiak elementuan klik egin:
3- Ezarpenen leihoan menuko Posta hautatu eta haren menuan Arauak klikatu eta bertan arau berri bat gehituko dugu.



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina