Ubuntuk 18.04 bertsioa atera duen egun berean Luberrik 16.04.9 bertsioa kaleratu du. Eskuineko paneleko Luberri sistema atalean klikatuta agertuko zaizu deskarga-orria.Orri horretan ikusten ahal dituzu era berean sistema hau instalatzeko jarraibideak (Systemback bidez egiten segitzen du).
Bertsio hau 64 biteko prozesadorea duten ordenagailuetan instala daiteke, beraz ezin da instalatu Lehen Hezkuntzako Eskola 2.0ko portatil zaharretan (zuri berdeetan). 32 biteko bertsioa prestatzen hasiko naiz eta laster egongo da eskuragai.
Berritasun interesgarriak ditu: aplikazio berriak, hala nola, Nextcloud Client, Gnome-Maps, Openboard. Berritasunen zehaztasunak orri honetan kontsulta ditzakezu.
Bertsio berri guztietan bezala ez da komeni instalazio masiboak egitea haren funtzionamendu egokia egiaztatu arte. Orain arteko probek oso emaitza ona eman dute baina lehenengo egunetan zuhurtzia izan eta instalazioren batekin arazorik baduzu eman horren berri Linux eskolan posta zerrendan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina