2018/03/01

Linux, nola instalatu Xerox WorkCentre 7835i

Xerox WorkCentre 7835i Linuxen ekipoz ekipo instalatzeko hauek dira segitu ditudan urratsak:

1- Kontrolatzailea (driver) deskargatu. Horretarako Xerox-en web honetara joko dugu eta bertan aukeratuko dugu gorriz markatutakoak:

Aukera hori eginda deskargatzeko fitxategiak agertuko zaizkigu. Mezua idazteko unean DEB bertsiorik -Debian, Ubuntu eta deribatuentzat- bertsiorik berriena

Controlador para Linux Intel .DEB x86_64  (5.20.620.4112 bertsioa) da. Nahi baduzu esteka honetatik deskargatu edo beste arkitektura edo instalatzaile mota behar baduzu aztertu aurreko orriko zerrendan.

2- DEB instalazio fitxategia deskargatuta instalazioarekin hasiko gara. Deskargatutako fitxategian bi klik egina instalatuko da. 

Behin kontrolatzailea instalatuta inprimagailua gehitu behar dugu. Horretarako administratzailea den erabiltzaile batez terminala irekiko dugu Ctrl+Alt+t sakatuta eta agindu hau itsatsiko dugu:

sudo xeroxprtmgr

eta azpiko leihoa irekiko da eta ezkerreko botoia sakatuko dugu.

Horrela atzemango du, besteak beste, sarean dagoen Xerox inprimagailua:

Xeroxa hautatu eta menu ikurra sakatuko dugu eta Manual install aukeratuko dugu:

Horrelako leiho irekiko da:

Bertan, tarterik utzi gabe, inprimagailuaren izena jarriko dugu, automatikoki detektatu ez badu haren IPa eta ezkerreko beheko botoia sakatuta lehenetsitako inprimaketa aukeraz zehazten ahal ditugu. Nik ezarpenetan paperaren tamaina A4 eta zuri-beltzeko inprimaketa lehenetsi dut. Behin hori eginda OK sakatu eta instalazioa bukatuko da. Inprimagailuen artean bi berri hauek agertuko dira:

Ezkerrekoari ez diogu kasurik egingo. Edozein dokumentua inprimatzean honelako interfazea agertuko zaigu:

 eta hor zehaztuko dugu zeintzuk orri, zenbat kopia eta ordena. Ondoren Inprimatu botoia sakatu eta honako leiho hau agertuko da (Windows eta Mac-en agertzen den bera):


non kolorea eta gainerako aukera aurreratuak erabili ahal izango dugu.


Oharra:
Instalazio honekin ez baduzu asmatzen edota kolorea edo aukera aurreratuak erabili behar ez baduzu PPD bidezko instalazioa egin dezakezu. Horretarako web honetara joan, haren edukia kopiatu, itsatsi testu editore batean, gorde  xerox7835i.ppd izenarekin eta instalazioari ekin, PPD hautatu eta aukeratu aipatu fitxategi hori. Bi aldetatik eta klasifikatua inprimatu ahal izango duzu baina kolorerik gabe.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina