Moodleen potentzialitate handiko tresna bat da galdera bankua, izan ere bertan sortzen (edo inportatzen) ahal ditugu ariketetarako edo azterketetarako galderak.
Galderak sortzeak, ezin uka, lana suposatzen du baina ondo egina etekin itzela ateratzen ahal zaio.
Hurrengo bideo-tutorieletan nolabaiteko konplikazioa duten bi galdera mota nola egiten diren ikusiko dugu:
"Aukeratu falta diren hitzak" tankerako galdera.
Bideoko ariketa txatxu samarra da baina galdera mota honek posibilitate asko ematen ditu hala nola memorizazio ariketetarako, identifikatu eta kategorizatzeko ariketetarako, hizkuntzen alorrean aditz formak, sinonimoak eta abar lantzeko.
"Hartu eta eraman irudira" galdera mota:
Galdera mota hau mapekin ibaiak, mendiak, estatuak, hiriak kokatzeko erabili daiteke, teknologian lanabesak, osagaiak... identifikatzeko, argazki baten formak, pertsonaiak, koloreak... identifikatzeko eta abar.
Iruzkinetan zure komentario, erabilera posible eta proposamenak jartzen ahal dituzu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina