Aplikazio hau Bulegoa atalean dago eta hauek dira bere ezaugarrietako batzuk:
- abiadura handiz irekitzen da
- interfaze oso garbia du.
- hilabete eta urteko ikuspegia
- gertaeren bilatzailea du.
- gertaerak lokalki gorde daitezke edo interneten sinkronizatu.
Egutegia herrestan eraman panelera |
- Thunderbird Lightning erabiltzen baduzu eta bertan Interneteko hainbat egutegi sinkronizatuta baduzu Thunderbird-en EDS Calendar Integration gehigarriaren bidez Gnome-egutegiarekin sinkronizatzen ahal dituzu guztiak.
- Beste modu bat da zure interneteko egutegiak (Google Calendar, Outlook, Owncloud, Nextcloud, Moodle...) banaka sinkronizatu ICS edo CALDAV lotura emanda Gnome Calendar > Egutegiak > Egutegiaren ezarpenak > Gehitu > Webetik, leihatilan ics helbidea itsatsi eta Gehitu botoia sakatu.
Google Calendar-en ics-a hartzeko Ezarpenak > Settings > Calendars, hautatu egutegia, ICAL pribatua klikatu, https://...ics helbidea kopiatu eta Gnome Egutegian
Horrela eginda egutegia irakurtzeko soilik izango da. Gnome Calendarretik editatu nahi baduzu online account settings-era jo, zure Google kontua sartu eta Access your Google Calendar aktibatu.
Owncloud edo Nextcloud-ekin prozesu berdina eraman daiteke baina CALDAV lotura emanda:
Outlook-eko egutegiak sinkronizatzeko ezarpenetan sartu eta ICSa kopiatu eta Gnome Egutegian jarri.
Egutegi honek duen abantaila interesgarri bat da sistemaren azpileko datan klikatuz gero gertueneko bost ekitaldiak agertuko zaizkigula:
Gertueneko bost ekitaldiak agertzen dira sistemaren egutegiaren azpian. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina