Berritasun nabarmenenak hauek dira:
- Eskuineko alboko barra erabiltzen ari zaren estiloaren propietateak erakusten ditu.
- Txertatutako irudiak testu prozesadorean bertan moztu daitezke irudian eskuin
- klik eginda agertzen den laster-menuan "Crop Image"
- Tauletan errenkada eta zutabeen txertaketa egin daiteke uneko errenkada edo zutabearen aurrean edo ondorenean menu-lasterretik.
- Tresna-barretan hobekuntzak egin dira.
- Calc-en datu barretan kolore solidoa erabili daiteke.
- Impress-en interfazea aldatu dute diapositibak espazio gehiago izateko.
- M Office-ren konpatibilitatean hobekuntzak.
Ez dira aldaketa handiak eta nire ustez aplikazioaren abioa moteldu da pixka bat.
Animatzen bazara instalatzen honela egin dezakezu Linuxeko Debian, Ubuntu, Mint-en PPA bidez: terminalean honako aginduak hurrenez hurren itsatsi eta exekuta itzazu
sudo add-apt-repository ppa:libreoffice/ppa
sudo apt-get update
sudo apt-get install libreoffice
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina