Bere ohiko kokalekua Gnomeren menu klasikoan hau da: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Hobespenak, baina Ubuntu 14.04 bertsioan ez da agertzen. Ikus dezagun nola jarri.
Azpian duen aplikazioa gnome-session-properties da. Aski da aplikazio hori terminalean idatzi abiarazteko baina behar duen tokian abiarazle bat jartzeko honela egingo dugu:
Paneleko ezkerrean dagoen Aplikazioak elementuaren gainean eskuin klik egin eta agertuko den 'Editatu menuak' elementuan klik egin, zabaltzen den lehioko ezkerreko panelean zabaldu 'Sistemaren tresnak' eta hautatu 'Hobespenak', eskuineko panelean hautatu 'Elementu berria', izenean jarri 'Abioko aplikazioen hobespenak' eta komandoan gnome-session-properties.
gnome-session-properties aplikazioarentzat abiarazlea sortzen |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina