Francis Maudek, Kabineteko bulegoko ministroak eman zuen atzo berria gutxi gora behera hitz hauekin:
Erresuma Batuko gobernuaren organo guztiek formatu irekiak erabiliko dituzte aurrerantzean hiritarrek eta gobernurako lan egiten duten pertsonek bere beharretara hoberen egokitzen diren aplikazioak erabil ditzaten.
Formatu irekiak erabiltzean:
- hiritarrek, enpresek zein bolondresek ez dute software espezializatua erabili behar gobernuko dokumentuak irekitzeko eta beraiekin lan egiteko.
- gobernuan lan egiten duten pertsonek formatu bereko fitxategiekin lan egin eta partekatu ahal izango dute.
- gobernuko erakundeek aplikazio egokienak eta kostu aldetik eraginkorrenak hautatu ahal izango dituzte.
Erabilera arrunterako hautatutako estandarrak hauek dira:
- PDF eta HTML gobernuko dokumentuak ikusteko
- Open Document Format (ODF) gobernuan fitxategiekin lan egiteko eta partekatzeko.
Informazioaren iturria: https://www.gov.uk/government/news/open-document-formats-selected-to-meet-user-needs
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina