Informazioa, ibilbide zein mapak, geruzatan ikusten da. Ibilbidea ikusi edo sortzean mapa baten gainean edo sateliteko irudiaren gainean egin ohi da baina posible da mapa eta satelite irudiak batera ikusi. Horretarako ibilbidea goiko geruzan egon behar du, mapa haren azpian eta erdi gardena eta beheko geruzan satelite-irudia.
Ibilbide bat mapa eta sateliteko irudiaren gainean egiteko orden hau jarraituko dugu:
- Maparen geruza jarriko dugu: Geruzak > Map geruza berria > OpenStreetMap Cicle hautatuko dugu eta geruzaren gardentasuna kontrolatzen duen alfa parametroari 100 balioa emango diogu, gutxi gora behera.
- Sateliteko irudiaren geruza jarriko dugu: Geruzak > Map geruza berria > Bing Bird's eye map hautatuko dugu eta azpian jarriko da.
- Azkenik ibilbiderako geruza ipiniko dugu: Geruzak > TrackWaypoint geruza berria eta beste bien gainean jarriko da.
- Punteroarekin azken geruza hau hautatuko dugu (arrasto-puntua) eta tresna-barran gurutze gorri baten ikonoa duen Sortu ibilbidea aukeratu eta puntuak markatzen hasiko gara.
Viking aplikazioari buruz informazio gehiago mezu honetan.
Oharra
Ea topatzen duzun irudian azkaindarrek garo zelaian idatzitako AHTren aurkako mezua
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina