Linuxen bideo-kapturatzaile klasikoa den RecordMyDesktop aplikazioari alternatiba interesgarriak agertu zaizkio, haien artean nire ustez interesgarriena SimpleScreenRecorder.
Haren ezaugarririk aipagarrienak dira:
- erraza erabiltzen
- aukera zabalak: pantaila osoa, leiho bat , laukizuzena, kurtsoreari segitu; soinua; formatu, kodekak, fotogramak, kalitatea...
- kalitate handia pisu txikiarekin
Ubuntun instalatzeko terminala ireki eta ondokoak itsatsi:
sudo add-apt-repository ppa:maarten-baert/simplescreenrecorder
sudo apt-get update
sudo apt-get install simplescreenrecorder
64 biteko sisteman 32 biteko OpenGL aplikazioak grabatzeko hau ere instalatu behar da:
sudo apt-get install simplescreenrecorder-lib:i386
Beste distribuzioetan instalatzeko begiratu bere web-orrian.
Instalatu dut, orain ea azkar ikasten dudan erabiltzen... ;-)
ErantzunEzabatuEndredatzen hasi eta honako hau topatu dut,
bideo-tutorialak egiterakoan lagungarri izan daitekeen tresna xinple bat:
https://pypi.org/project/key-mon/
(Tresna arin horren bidez, ikusleek zuzenean ikusiko dute bideoaren egileak non egiten duen klik eta klik).
Osagarri interesgarria da Keymon.
Ezabatu