Horren beharra baduzu PloP Boot Manager oso tresna interesgarria da. Kontua da CD batean PloP sartzea eta harekin abiatu; abio menua agertzen du eta bertan USB abiatzeko aukera ematen du.
Ikus dezagun Linuxen nola sortu PloP diskoa.
- Lehenik eta behin garatzaileen web-orrira joan eta bigarren atalean (LiveCD) deskarga ezazu abio-programa -une honetan plpbt-5.0.14.zip bertsioa dago-.
- Ondoren fitxategian bi klik egin eta deskonprimitzeko agindu. Plbt.iso fitxategia agertuko da.
- CD-R garbi bat sartu grabagailuan eta Brasero -edo CDak egiteko duzun beste aplikazioarekin- 'grabatu irudia' aukera sakatu eta deskonprimitutako karpetako plpbt.iso fitxategia hautatuta abio-CDa sortuko dugu.
- Errotulatu CDa eta erabiltzeko prest dago. Ekipo zaharrean delako CDa eta erabili nahi duzun abio-USBa sartu eta ordenagailua martxan jarri.
- Goikoa bezalako pantaila agertuko zaizu eta menu horretan geziekin behera egin USB aukerara iritsi arte. Klikatu eta berak bilatuko du USBa eta beraren bidez abiatuko da era automatikoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina