(2012/12/20an zuzenduta)
Duela urte bat komentatu nuen Grub-a berreskuratzeko metodo bat. Oraingoan beste metodo errazago eta azkarragoa komentatu behar dut.
Linux duten ekipoetan Grub ordenagailua abiatzean agertzen den zerrenda bat non agertzen den aukera Linux era arruntean abiatzeko edo recovery mode arazoak konpontzeko posibilitatearekin, hala nola modu grafiko baxuan abiatzeko. Hortaz gain bi sistema eragile dutenei, hala nola Linux eta Windows, aukera ematen die sistema batekin edo bestearekin abiatzeko.
Kontua da Linux eta Windows dutenei tarteka Windowsa hondatzen zaiela eta Windowsa berrinstalatzean Grub-a galtzen dela (pantaila beltzean 'Grub rescue' agertzen da). Grub-a berreskuratzeko bigarren metodoa, eta azkarragoa, SuperGrub2 da. Abio CD, diskete edo USB-memoria bat prestatu behar dugu, gero beste baterako gorde dezakeguna. Mezu honetan abio-CDa nola sor dezakegun azalduko dut; abio-USBa sortzeko argibideak beste mezu honetan daude.
1- Lehenik eta behin SuperGrub2 ISO-a jaitsi (7 MB) behar da.
2- Abio CDa prestatuko dugu orain jaitsitako ISO fitxategiaz. Horretarako K3B, Brasero edo CDak prestatzeko beste aplikazio bat behar dugu. Brasero erabiltzen badugu Grabatu irudia aukera hautatuko dugu.
Ekipoak CD unitateri ez badu sor dezakezu abio USB bat Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Administrazioa > Abio-disko sortzailearen bidez (horretarako komeni da edukiera txikiko USB huts bat erabiltzea).
3- Sortu berri dugun CDa konpondu beharreko ekipoan sartu eta piztuko dugu eta segituan menu hau agertuko da.
Ohiko aukera Detect any Operating System da, hau da ekipoan dauden sistemak detektatzea.
4- Detektatzen dituenean Linuxa hautatuko dugu.
5- Linux abiatu administratzailea den erabiltzaile batekin, terminala ireki eta Grub-a berreskuratzeko hau jarriko dugu:
Aurreko sententzian zure disko gogorra Sataren ordez IDEz konektatzen bada -disko zaharra inondik ere- sda ordez hda izango da. Duda baduzu horren haurretik egin:
sudo fdisk -leta horrek esango dizu zure disko(r)en izena(k). Bat baino gehiago badago lehenengoa jarri behar da.
6- Azkenik Grub-a eguneratuko dugu terminalean hau jarrita:
sudo update-grubKito.
Berrabiarazi.
Egin irribarre.
Gorde CDa.
EGUNERATZEA
Grub-a konpondu behar duzun ekipoak CD unitaterik ez badu -notebookak kasu- ekipoa SuperGrub2-ren bidez abiatzeko abio-USB-memoria bat beharko duzu. Nola sortu holako USB-memoria bertan azaltzen da.
Oso ongi! Iribarre egiteko modukoa! Bakarrik falta da esatea Linux abiatzean administratzaile gisa sartu behar zarela:
ErantzunEzabatuEskerrik asko!
Zuzendu dut. Eskerrik asko laguntzagatik.
Ezabatu