2012/05/22

Nola instalatu PDF inprimagailu bat Ubuntun

Software libreko aplikazio askok, hala nola LibreOfficek, dokumentuak PDF formatura esportatzeko aukera ematen dute eta beste batzuk fitxategi batean inprimatzeko aukera ematen dute, baina, zer egin aukera ematen ez dutenekin?  Ba  PDF inprimagailu bat instalatu eta dokumentuak inprimagailu birtual horretara bidaltzean PDF dokumentua sortzen du karpeta nagusiko PDF izeneko karpetan.

Ubuntun instala daiteke software-biltegitik edo terminalean hau itsatsita:
sudo apt-get install cups-pdf
Instalazioa egina inprimagailua azalduko da Sistema > Administrazioa > inprimatzea atalean

Aukerak ez dira handiak baina kokatzea eta eskala alda daiteke.


Probatu ondoren kendu nahi baduzu egin dezakezu software-biltegitik edo terminaletik:
sudo apt-get remove cups-pdf

Inprimagailua utzita zenbait irudi PDF dokumentu bakarrean bildu nahi baduzu sar itzazu karpeta batean eta berrizenda itzazu agertzea nahi duzun ordenean (e.b. 1.jpg, 2.jpg, 3.jpg...). Ireki terminala, joan karpeta horretara eta agindu:
convert *.jpg   izena.pdf
Hau da aginduaren formarik sinpleena. Convert komandorik aukerak aztertu nahi baduzu egin:
man convert

3 iruzkin:

  1. Kaixo,

    Ustea nuen aukera hau "por defecto" zetorrela ubunturekin. Inprimatzeko elkarrizketa leihoan inprimagailu fisikoa aukeratzeaz aparte fitxategi batean inprimatzeko aukera ematen du, eta horren barruan .ps edo .pdf bezala. Une honetan ez dut Ubuntu makina aurrean, baina etxerakoan begiratuko dut.

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Bai, esportazioarekin batera, aipatzen duzuna da aukerarik egokiena. Niri flash-en oinarritutako web batek inprimatzeko aukera ematen dit baina fitxategiarena ez dit eskaintzen.

      Ezabatu
  2. Troll=ON> Unity erabiltzen ez duzulako agian ez dizu aukera ematen? :P<Troll=OFF

    ErantzunEzabatu