Institutuan kontabilitatea lantzeko Keme aplikazioa hasi dira lantzen. Aplikazioa ez dago euskaraz baina kontabilitate plana kargatzeko aukera ematen duenez plana euskaraz eta formatu digitalean bilatzen hasi baina ez dut topatu.
Azkenean eskuratutako fotokopia batzuetatik abiatuta plana digitalizatu, osatu eta eskegi dut.
Espainiako enpresa txiki eta ertainen Kontabilitate Plan Orokorra 2007 urtekoa:
- PDF formatuan irakurri eta inprimatzeko.
- ODT formatuan editatzeko.
- PLN fomatuan, testu lauan. Keme aplikaziorako egokia.
Bide batez probestuko dut mezua kontabilitateari buruzko hainbat liburu estekatzeko:
- Kontabilitate Orokorra. Maite Iruguenpagate. 2006. EIMA katalogoa. PDFn dohanik jaitsi daiteke.
- Enpresa txiki eta ertainen kontabilitate plan orokorra. 2010. UPV. Paperean 18€.
- Kontabilitatea: teoria eta praktika 2007ko kontabilitate planera egokitua. Hainbat. 2008. Elhuyar. Paperean 33,25KB PDFn 4€.
Oharra
Kontabilitatea Contaplus bidez eramaten baduzu eta Keme-ra pasatu nahi baduzu mezu honetan datuak Keme-ra pasatzeko script bat eskaintzen da eta azaltzen da nola erabili.
Mila esker. Lana asko erraztuko digu
ErantzunEzabatu