Itoizko urtegia opencyclemap-en |
OpenStreetMap (OSM) proiektuak hainbat zerbitzu deribatu ditu, horietariko batzuk kirolariei begira, hala nola OpenPisteMap eskiaren zaletuentzat eta OpenCycleMap, gaur komentatu nahi dudana.
Andy Allan da proiektu honen arduraduna eta saiatu da OSMren datuei txirrindularien intereseko datuak eransten, hala nola ibilbideak, iturriak, aparkalekuak eta, niretzat interesgarriena, sestra-marrak eta koloreen bidezko orografia adierazleak. Emaitza mundu mailako mapa non herri eta hirien kaleez gain, mendiak, bailarak eta abar ederki ikusten diren.
Mapa ikustea. http://www.opencyclemap.org/ webean ikus daitezke datuak. Tresnarik askorik ez du eskaintzen, bilaketa, lotura datuak editatzeko orriarekin, OSMrekin alegia, eta gutxi gehiago, baina mapak informazio pila eskaintzen du.
Distantziak neurtu, puntuak kokatu, ibilbideak diseinatu eta euren perfilen grafikoak eta antzeko gauzak egiteko mapa horren gainean lan egiten duen Viking aplikazioa erabil dezakegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina