OpenOfficeko testu prozesadorean formula bat idazteko Txertatu > Objektua > Formula egin eta bi leiho agertzen zaizkigu: hautatze-leihoa eta komando- leihoa. Formulak lantzean behin idazten badugu hautatze leihoa erabiltzea komeni da -motela baina intuitiboa da eta-, baina sarri idatzi behar badugu merezi du gehien erabiltzen diren komandoak ikasita komando-lerroa erabiltzea.Matrizeak egiteko hautatze leihoan bi errenkada eta bi zutabekoak egin daitezke: Parentesiak > Kortxeteak eta barrenean Formatuak > Matrize-pilak. Matrizea handitzeko komando-lerrora joko dugu eta traola bat (#) txertatuko dugu zutabean eransteko eta bi traola (##) errenkada eransteko.
Dokumentazio zabalagoa Math txuletan.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina