2010/04/04

Firefox gehigarriak: zenbait gehigarri interesgarri.

Firefox 🦊 nabigatzailerako ehunka gehigarri daude eta neurriz instalatu behar ditugu zeren eta nabigatzailearen funtzionamendua moteltzen dute -batzuk besteak baino gehiago-. Gomendatutakoak, interesgarriak iruditzen bazaizkizu, instalatu, frogatu eta ondoren erabaki  mantentzea edo desinstalatzea.
Hemen dituzu ordena alfabetikoan interesgarriak iruditzen zaizkidanak:
  • Adblock Plus: Web orrietako propaganda blokeatzeko.
  • EpubReader epub formatuko liburu digitalak irakurtzeko.
  • Euskalbar: euskara eta gaztelania, frantsesa, ingelesaren arteko hiztegiak, Euskalterm, corpusak, esaera zaharrak... eta zer dakit nik dena batera.
  • Lehen hitza euskaraz euskarazko edukia lehenesten du.

2022ko urtarrilaren 25ean eguneratua.

1 iruzkin:

  1. Anonimoa22/9/7 20:08

    Xurrumurru bat dabil Interneten... Adblock Plus, uBlock Origin, Adguard, bezalako iragarkien kontrako babesak jokoz kanpo utzi nahi dituztela... Ea Firefoxek, behintzat, eusten dion goiari!

    https://microsofters.com/180935/google-amenaza-a-los-bloqueadores-de-publicidad-con-manifest-v3/

    https://librezale.eus/wiki/Zergatik_Firefox

    ErantzunEzabatu