Mezu hau batez ere eskoletako IKT dinamizatzaileentzako da.
EAEko ikastetxetako IKT dinamizatzaileok dokumentazio zentroa antolatzen lagundu behar dugu. Dokumentazio zentroa ikastetxeko dokumentazioa antolatzeko, gordetzeko eta atzitzeko sistema da.
Zeregin horretarako oso interesgarria iruditzen zait FreeMind software libreko aplikazioa. Berez, eskema hierarkikoak diseinatzeko aplikazioa da, oso erraza eta intuitiboa. Behin egitura diseinatu eta gero haren nodoetan loturak egiten ahal ditugu, bai internet edo intraneteko web orriei, PDF dokumentuei, irudiei, aurkezpenei eta abar. Dokumentazio zentroaren kasuan loturak ikastetxeko dokumentuetara egingo ditugu (dokumentu hauetarako, ikusteko edo inprimatzeko badira, HTML edo PDF formatuak hobetsiko ditugu hurrenez hurren). Behin eskema bukatu ondoren emaitza html (java script version) esportatuz gero badugu, beste lanik gabe, web orri bat prest dugu intraneterako. Web honetan dokumentazio zentroaren egitura agertuko da; nodoak zabaldu eta itxi ahal izango dira nahi erara; Eta dokumentuetan klik egitean berauek irekiko dira.
Berritzeguneetan banatutako dokumentazioan oinarrituz dokumentazio proposamen bat garatu dut. Proposamena ikusi nahi baduzu eta FreeMind ez baduzu instalatuta lehenik eta behin aplikazioa jaitsi eta instalatu; ondoren proposamena jaitsi eta ireki; egitura nahi duzun moduan egokitu, dokumentuak estekatu, gorde, html formatura esportatu eta intranetera lotura egin. Kito.
Hona prozesua deskribatzen duten bideotutorial pare bat: dokumentazio zentroa eratu eta publikatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina