2017/05/21

Nola instalatu mahaigaineko Telegram Ubuntun

Telegram Desktop mezularitza aplikazioaren ordenagailurako bertsioa da. Bere ezaugarrien artean hauek nabarmendu daitezke:
  • Whatsapp-ena ez bezala aplikazio natiboa da. Nabigatzailea martxan jarri gabe ibiltzen da, are gehiago, mugikorra itzalita ere badabil.
  • Audio deiak egin daitezke ordenagailutik mugikorrera eta alderantziz edo ordenagailutik ordenagailura. 
  • Linux, Windows eta Mac-erako bertsioak daude, Android eta IOS gain jakina.
  • Aplikazioa mugikorrerako euskaraz dago baina ordenagailurako oraindik ez
Instalazioa

1- Deskargatu azken bertsioa irudian klikatuta:

https://desktop.telegram.org/
2- Gorde tsetup fitxategia

3- Gorde duzun karpeta joan eta bi klik eginda fitxategiaren kudeatzailearen bidez erauzi bertan.


4- Erauzi duzun karpetan egin eskuin klik eta aukeratu Ireki terminalean.
Telegram Desktop lehendik instalatuta bazenuen eta bertsio berritzen ari bazara aplikazioa gelditu behar duzu:
killall Telegram

Ondoren, deskargatu eta deskonprimitu dugun karpeta sistemaren /opt/ karpetara kopiatu behar dugu:

sudo cp -R Telegram/ /opt/

Behin instalatuta interesatzen zaigu saioa hastearekin batera martxan jartzea, horretarako abioko aplikazioetan sartuko dugu: Aplikazioak > Sistemaren tresnak > Hobespenak edo Preferences > Abiokok aplikazioak> Gehitu.
Izenean Telegram, Komandoa: arakatu > Beste kokapenak > Ordenagailua > opt > Telegram> Telegram. Azken urrats hau Telegram erabili nahi duen ordenagailuko erabiltzaile bakoitzak egin behar du.


Saioa hastearekin batera irekiko da Telegram.

Aplikazioaren ezker aldean hiru marratxoren bidez menu nagusia agertzen da. Bertan klikatu eta Settings edo hobespenak ikusiko ditugu. Hau pertsonala da jakina, baina nik hiru hauek aktibatu ditut: jakinarazpenak, aplikazioa sistemaren erretiluan agertzea (borobiltxo gorri batez esango digu zenbat mezu ditugu irakurtzeko, eta letra tamaina handitzea):

Hortik aurrera erabiltzea falta zaigu.

Bi kontu berezi komentatu nahi dut. Batetik:
  • Nor bere buruari mezuak bidaltzeko -esate baterako argazkiak edo dokumentuak mugikorretik ordenagailura- aski da kontaktuen artean zure izena bilatzea.
  • Deia egiteko kontaktuaren goiko barran telefonoaren ikonoa sakatu behar dugu.


Akatsaren bat badago idatzi iruzkinetan edo bidali Telegram bidez @alexgabi-ri.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina