2020/04/01

Luberri 16.04 Asus R541U ordenagailuetan

EAEko Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Multiclass monitoreekin batera Asus R541U eramangarriak jaso dituzte.

Asus eta GNU/Linux ez dira lagunak.

Kontua da PCIe Bus Error bat ematen duela plakak eta horrek oztopatzen dituela instalazioak, eta instalazioa burutzekotan errorearen erregistro mezuek / partizioa betetzen dutela.

Arazoa ematen ez zuen kernel batetik abiatuta eta AskUbunturen mezu honen laguntzaz lortu dut Luberri 16.04 ongi funtzionatzea eta iso irudi hau sortu dut:


Instalazioa egiteko eta ondoren hiru gauza kontuan izan behar dira:
  1. Asus R541U UEFI dute beraz jarritako iso irudia USB batean jartzeko Windowseko Rufus aplikazioa erabili behar da.
  2. Administratzaile bezala sartu behar bada pasahiza 013378premia da.
  3. Behin instalatua ondo ibiliko da baina, erne, eguneraketak egitean Grub-a eguneratzen bada galdetuko du ea oraingo konfigurazioa mantendu edo berria jarri eta oraingo konfigurazioa mantendu behar da, bestela errorea martxan jarriko da.
Bestetik 16.04 arrunta instalatuta baduzu eta abiatzean zein itzaltzean "
pcieport 0000:00:1c.0: PCIe Bus Error:" mezu etengabea ikusten baduzu kon

mezu etengabe ikusten baduzu konpon dezakezu AskUbuntuko mezu honetan deskribatzen den moduan.

2020/03/30

Nola gehitu zuzentzaile ortografikoak Thunderbird posta bezeroan

Thunderbird software libreko posta elektroniko bezero ahaltsua da. Dituzun posta kontuak biltzeaz gain, kontaktuak ere biltzen ditu eta zerbitzuak ematen ditu kontu guztietarako.

Zerbitzu horien artean zuzentzaile ortografikoa dago. Thunderbird-ek, mezuen editorean, aukera ematen dizu zuzentzeko hizkuntza aldatzeko euskaraz eta ingelesez.


Baina, behar izanez gero, dozenaka hizkuntzen hiztegiak daude deskargatzeko moduan. Beraz gaztelera, frantsesa edo beste hizkuntzako hiztegia behar baduzu honela instalatzen ahal duzu: Menua > Hobespenak > Hobespenak > Ortografia fitxa ireki eta bertan Deskargatu hiztegi gehiago.
Eta bertan behar dituzun hiztegiak deskargatu, eta automatikoki erabilgarria egongo dira mezuak editatzek leihoan menuko Ortografia atalean.


Gaztelera hiztegia deskargatzek esteka.

2020/03/29

Tux Paint marraztuz ondo pasatzeko aplikazioa

Tux Paint software librearen aplikazio klasiko bat da. Umeek marrazki arruntak egiteko aukeraz gain marrazketa tresna magikoak, eta zigilu bidez animaliak eta ehunka objektu itsasten ahal dituzte.

Aplikazioa euskaraz dago.


Instalazioa:

Ubuntu eta deribatuetan terminala ireki (Ctrl+Alt+t) eta agindu hau itsatsi:

sudo apt-install tuxpaint


Linuxeko beste distribuzioetarako Windows, Mac zein Android mugikor edo tabletan instalatzeko begiratu deskarga orrian.

Pantaila osoa moduan ikusteko konfigurazio aplikazioa ireki behar da
sudo tuxpaint-config

 eta Video fitxan pantaila osoa markatuko dugu.




2020/03/28

Radio.garden munduko 8.000 irrati-kate entzungai

Radio.garden munduko 8.000tik gora irrati-kate entzuteko aukera ematen du kalitate handiko datu-korronte edo streaming bidez.

Deigarriena bere interfazea da: lurraren eskera ikusten da esker, eskuin, gora eta behera nabigatzeko aukera ematen duena eta bertan puntu berdeak. Puntu berde horiek irrati-kateen kokapena adierazten du eta klik eginez entzun ahal izango dugu.



Holandako Soinu eta Ikusmen Institutuaren ekimen honek munduko irrati-kateetatik nabigatzeko parada ematen du ehunka hizkuntza eta musika estiloak disfrutatuz. Ikastetxeetan ere kontuan izateko baliabidea izan daiteke munduko kultura ezberdinak dastatzeko ematen duen aukeragatik.

Eta atzerrian bazabiltza etxeko irrati-kateak erraz bilatu eta entzun ahal izango dituzu.




Interfazeari dagokionez aukera dago hautatutako irrati-katearen gaineko informazioa eskuratzeko bere web orria bisitatuz edota irratiaren audio-korrontea partekatzeko posta bidez.


Ezkerreko paneleko giltzarrapoa sakatuta entzuten ari garen katea finkatuko
du mundutik nabigatzen dugun bitartean.




2020/03/23

Telegram desktop: nola desaktibatu zuzentzaile ortografikoa.

Telegram Desktop, alegia mahaigaineko Telegram asmakizun handia da. Telegram ordenagailuan erabili nahi baduzu, telefonoa aldean eduki beharrik gabe, mezu honetan duzu Ubuntu eta deribatuetan instalatzeko jarraibideak. Windows eta Mac-erako jarraibideak erraz topatuko dituzu Interneten.

Kontua da azken bertsioak, 1.9.21, zuzentzaile ortografikoa daukala eta berrogeita lau hizkuntza inguruan funtzionatzen duela baina euskaraz ez (ea jakintsuren batek aztertzen duen nola egin). Bitartean, euskaraz zuzentzen ez duen bitartean alegia, bertsio hori edo goragoko bat baduzu komeni da desaktibatzea zuzentzaile ortografikoa zeren eta euskarazko hitz guztiak gorriz azpimarratuko digu.

Zuzentzaile ortografikoak desaktibatzeko Telegrameko  menuan sakatu Advanded (bai, euskarazko itzulpenak oraindik baditu gauza batzuk euskaratzeko eta, gainera, itzulpena ez dago eguneratua) eta bilatu Spell cheker atala (zuzentzaile ortografikoa) eta desaktibatu.






2020/03/22

Arbelak online

Bideo bidezko eskolak ematean arbela antzeko pantaila bat erabili nahi badugu baditugu hainbat aukera offline aplikazioetan, esate baterako Xournal++ eta OpenBoard, baina ez badugu ezer instalatu nahi online arbela erabiltzen ahal dugu. Asko dagi, hona gogoko bost ekarriko ditut:

excalidraw.com:  interfaze argia erraza eta erakargarria.
  • Software librea da.
  • Ez da erregistratu behar eta proiektuak lokalki gorde daitezke.
  • Saioa partekatu daiteke beste erabiltzaileekin.
  • Interfazea euskaraz jar daiteke.
 


 
classroomscreen.com: interfaze polita eta euskalduna. Aukera asko ditu baina erabili aurretik aztertu behar da. Merezi du bideo-tutorial hau.
  • irudiak kargatu daitezke ordenagailutik.
  • arbelaren atzeko planoa, koloreak, eta saretak ezarri daitezke.
  • widget edo tresna bereziak ditu: erlojua-egutegia, atzerako kontuak.
  • arkatza eta testua bai, forma, lerro, gezirik ez. Ezin da ikasleekin partekatu arbela.
awwapp.com:  minimalista baina doako bertsio nahiko osatua dauka. Eta oso intuitiboa.
  • irudiak kargatu daitezke eta arbela irudi bezala deskargatu.
  • edizio tresnak: arkatza, lerroa, formak, testua...
  • ikasleei gonbidatzen ahal zaie arbela partekatuta ikusteko edo editatzeko baimenarekin. Partekatzea URL eta QR bidez egin daiteke.

 

idroo.com  erraza eta interesgarria, batez ere notazio matematikoa erabili nahi duzuenontzat.

  • laguntza formulak idazteko
  • edizio tresnak: arkatza, lerroa, formak, testua..
  • editatzeko partekatu daiteke URL bidez
  • pdf edo irudi formatuan gorde daiteke. 
  • doako bertsioak ez du irudirik, dokumentuak eta estekak onartzen eta bost arbel aktibo gorde daitezke.