2019/01/15

Nola instalatu Gnome klasikoa Flashback Ubuntu 18.04n

Gnome klasikoa edo Flashback Ubunturen mahaigain arin bat da Gnome 2ren antza duena.



Ubuntu arruntak abiatu berritan 1,3 GB inguruko RAM erabiltzen badu Flashback 1,1 GB (Ubuntu 16.04ren gainean 0,7 GB inguru).


Horregatik Mutterren ordez Metacity erabiltzen duelako edo dena den kontua da sumatzen dela zerbait arinagoa dela jatorrizko Ubuntua baino.

Nola instalatzen da.

Ubuntu 18.04 korritzen ari dela terminalean exekuta ezazu:

sudo apt install gnome-session-flashback

Behin instalatuta berrabiarazi behar duzu ordenagailua eta sartzeko pantailan (sarrera automatikoa jarri baduzu desaktibatu behar duzu behin behinean) hautatu zure erabiltzailea eta Hasi saioaren botoiaren ezkerrean dagoen ezarpenen gurpila sakatu eta hauta ezazu GNOME Flashback (Metacity). Beti duzu aukera Ubuntu arruntera bueltatzeko.


Ezaugarriak

Behin sartzen zarenean honelako pantaila ikusiko duzu:


eta bertan
  • Aplikazioen menua
  • Lekuak, zuzenean karpeta batera joateko edo ibilitako azken fitxategiak aukeratzeko.
  • Sarri erabiltzen diren aplikazioen abiarazleak jar daitezke goiko panelean -aski da menutik arrastatu eta bertan jaregin-.
  • Goiko panelean appletak erakusten ahal dira panelaren gainean Alt eta eskuin klik panelean: 
  • Era berean panelen propietateak (tamaina, kolorea, autoezkutaketa...) alda daitezke.
  • Beheko panelak irekita dauden aplikazioak erakusten ditu.
Goiko panelaren sistemaren azpilean aldaketak egin nahi baduzu gnome-tweak eta dconf-editor instalatu (sudo apt install gnome-tweak dconf-editor) eta ireki (Sistemaren tresnak > Hobespenak > Doikuntzak eta Sistemaren tresnak > dconf-editor). Esate baterako azpilean orduaz gain asteko eguna eta data ikusteko eta teklatuaren ES ezkutatzeko:

[com.canonical.indicator.datetime]
show-date=true
show-day=true
[com.canonical.indicator.keyboard]
visible=false

Oharra:
Ubuntu 20.04 probatu dut eta momentuz ez dabil, Flashback-en ordez Klasikoa abiatzen da eta panelak Alt+Eskuin klik eginda ez du erantzuten. Agian denbora kontua izango da eta konponduko dute.

2019/01/09

Nola sinkronizatu zure egutegiko gertaerak DAVx5 bidez Androiden

Androiden Egutegia prestatuta dago zure Googleko kontuari lotutako Calendar datuak jasotzeko eta, nahi izanez gero, Gmaileko zure beste konturen Calendar datuak ere sinkroniza dezake.

Microsoft Exchangeko  egutegiak sinkronizatzeko prestatuta dagoela ere ematen du baina interneteko estandarra den WebDAV  (egutegi, kontaktu eta zereginen sinkronizazioa ahalbidetzeko) eta egutegien kasuan CalDAV erabiltzen duten egutegiak sinkronizatu ahal izateko Androiden webdav zerbitzari bat instalatu behar da. Niri ongi funtzionatu dit software librekoa den DAVx5.

Instalatzeko erabili dezakezu Google Play errepositorioa edo aplikazio libreen errepositorioa de F-droid, edo bere web orritik apk fitxategia deskargatu, mugikorrera bidali eta exekutatu.

Behin instalatuta dagoela aplikazioan sartu eta egutegiaren datuak zehaztuko diogu: jeneralean posta helbidea eta pasahitza.

Eta hortik aurrera Egutegia aplikazioan goiko eskuineko menuko hiru puntuetan klikatu eta Ezarpenak atalean sartzen bagara berriro goiko eskuinean GEHITU KONTUA azalduko zaigu eta orain bai -azpiko irudian ikusten den bezala- aukera izango dugu DAV formatuko egutegiak gehitzeko eta bertan egutegi horien datuak ikusi eta gertaera berriak gehitzea.

DAVx5 DAV formatu estandarreko egutegiak gehitzeko aukera


Sistema honek funtzionatzen du Androiden Egutegirako eta bestelakoetarako, hala nola Etar egutegi librerako.

2019/01/08

Wikimapia zaharberritua

Wiki moduan edizio libreko mapen artean izarra, zalantzarik gabe,  OpenStreetMaps (OSM) da. Baina ez da bakarra. Wikimapia.org oso eboluzio interesgarria izan du. Oinarrizko mapak orain kanpotik ekartzen ditu, bat baino gehiago gainera eta zentratu da hain gaineko geruzaren edizioan. Herri, auzo, kultur-kirol ekipamendua; komertzioa, ostalaritza eta gainerako enpresak; elkarte, klub, talde, turismo-interesguneak eta abar.



Oinarrizko bi erabilera ditu:
  • Informazioa bilatzea: ezagutzen ez duzun herri bat bisitatzeko.
  • Editatzea: ezagutzen duzun herrien interesguneak markatzea.

Mapen erabilera:
Web orria ireki eta ikusten da gaineko geruza, interesguneak dituena. Komeni da oinarrizko maparen geruza jartzea. 11 mapa eskaintzen ditu. Horietatik, nire ustez, interesgarrienak OSM-OpenStreetMap mapa eta Bing Hibrid ortoargazkia.


Informazioa bilatzeko ez da erregistratu behar. Komeni da, oinarrizko mapa jartzeaz gain, hizkuntza aukeratzea interesguneen informazioa hobeto ulertzeko:
Interesguneak editatzeko, sortzeko zein daudenei informazioa eransteko, erregistratu egin behar da.
  • Interesgunea sortzeko aurrena markatu behar da poligonoa haren ertzak zehaztuta eta gero, hizkuntza hautatu ondoren, oinarrizko informazioa, helbidea, web orria, kategoriak erantsi behar dira.
  • Interesgunea markatuta badago baina euskaraz informazioa ez badu oso ariketa interesgarria da interesgunea, bertako zein atzerriko, euskaraz (basque) editatzea.
Izena eta informazioa erdaraz soilik duen interesgunea editatu daiteke Basque hizkuntzan.


2019/01/04

Scratch 3.0 htlm5 eta euskaraz

Hainbat hilabetez beta egoeran (besteak beste fintzen eta euskaratzea osatzen), urte berriarekin batera garatzaileek (MIT) Scratch 3.0 aurkeztu dute.

Berritasunik handiena da ez dagoela Flash-ean egina HTML5, CSS eta Javascript-en gainean baizik, software librean alegia.

Bertsio honek online funtzionatzen du eta nabigatzaile guztietan -eta gailu guztietan- erabili daiteke. Offline bertsioa ere egiteko asmoa dute.

Scratch 3.0 (aplikazioa eta web orria)




Beste hainbat aldaketa:
Berritutako beste atal bat tutorialak dira. Orain mota askotako proiektuak egiteko laguntza dago tutorialetan.


Web orrian erregistratzen bazara proiektuak hodeian gorde ditzakezu -edo ordenagailura deskargatu eta kargatu-.

2018/12/29

Nola eman Ubuntu 18.04ri Gnome klasikoaren itxura

Gnome 3n oinarrituko Ubuntu 18.04 Gnome klasikoaren funtzionalitatea emateko proposamen bat aurkeztuko dut hemen. Proposamen honen aldaketak docka, alegia aplikazioen kaia, mugitzea eta Gnomeren pare bat gehigarri instalatzea da.

Harira:

1.- Gnome Doikuntzak edo Tweak Tool instalatuko dugu. Haren bidez Gnomeren itxura aldatu eta hedapen edo gehigarriak instalatu ahal izango dugu.

sudo apt install gnome-tweak-tool



2.- Gnome Shellen oinarrizko hedapen edo gehigarriak instalatuko ditugu:

sudo apt install gnome-shell-extensions

puntu honetan ordenagailua berrabiarazi behar duzu.

3.- Hedapenen aktibazioa:
Jarri martxan Gnomeren Doikuntzak (gnome-tweak-tools) terminaletik edo Dash-etik.
Ezkerreko paneleko menuan Goiko barra hautatu eta aktiba ezazu leihoen laburpena izkin beroan (Activities Overview Hot Corner). Honek ezkerreko goiko izkinan punteroa pasatzean aktiboak dauden leihoak erakusten ditu eta ezinbestekoa da instalatu nahi dugun hedapenak funtzionatzeko -ez galdetu zergatik-.

Eta ezkerreko panelean Hedapenak atalera pasa eta aktibatuko ditugu bi hedapen hauek: Applications menu eta Places status indicator. Lehenengoak aplikazioen menua erakusten du eta bigarrenak



4.- Kaia (dock) behera eta txikia. Horrela Gnome klasikoaren leihoen kontrolaren funtzioa eta gehien erabiltzen diren aplikazioen abiarazlea ere izango dugu.
Kaia horrela jartzeko egingo dugu: Ezarpenak ireki


Eta bertan hautatu Dock (aplikazioen kaia) eta kokatu behean (botton) eta txikiagotu zure gustura (icon size). Nik 20 jarri dut.


Eta kaia honen antzeko ikusiko da:



2018/12/19

Moodle: nola ireki bisitariei ikastaro bat Boost itxura berrian.

Boost Moodleren bertsio berrien lehenetsitako gaia edo itxura da (core theme). Eskatuz gero EAEko ikastetxe publikoetan ezar daiteke.

Itxura berri honek antolaketa logikoa du baina aurreko gaiek zutenarekin konparatuta hainbat elementu tokiz aldatu dira eta, ikasi arte, lana ematen du.

Gaur erakutsiko dut Boost itxura berri honetan nola ireki bisitariei ikastaro bat.  Partaideak eta haien matrikula eta ezarpenak ezkerreko panelean dago eta, bertan, matrikulazio metodoak aldatzeko ezarpenen gurpilean sakatu eta bisitariek ikastaroa ikusi ahal izateko begia aktibatu behar dugu. Ikusi animazioa: