openstreetmap etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
openstreetmap etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/07/26

Geomarkatzaileak jartzeko, distantziak neurtzeko eta gpx ibilbideak ikusi zein marrazteko webguneak

Izenburuan aipatutako funtzionalitate horiek dituzten hainbat webgune probatu dut eta nire ustez interesgarrienak direnak aipatuko ditut hemen. Guztiek erabiltzen dute OpenStreetMap mapa irekia oinarri bezala.
Guztietan editatutako ibilbideak gorde daitezke gpx formatuan (GPSan erabiltzeko) edo kml formatuan Google Earth-en ikusteko.
Lehenengo hirutan ez da erregistratu behar. Asteko aizago baina gero kontuan izan behar da markatzaileak edo ibilbideak gpx formatuan gorde behar direla eta URLak nabigatzailean.

Meurisse.org

  • Ez da erregistratu behar
  • Webgune hau da sinpleena, leku markatzailerik ezin dira jarri, bakarrik distantziak neurtu eta ibilbideak marraztu eta gpx edo kml-ra esportatu.

Share.mapBBCode.org

  • Editatzeko ez da erregistratu behar.
  • Leku-markatzaileak, ibilbideak eta poligonoak txertatu eta esportatu eta inportatu daitezke gpx zein kml formatuan.
  • Izena jarri eta gordez gero ikusteko eta editatzeko URLak sortzen ditu.

  • Ez da erregistratu behar.
  • Ikusteko tresnetan aipatu behar dira hainbat mapa erabiltzen ahal dituela, tartean OpenCycle, OpenTopo eta horien gainean geruzak jar daitezke, hala nola Public Transportation non autobusak eta trenak agertzen diren. Bestetik gpx formatuko ibilbideak ireki daitezke Open file eginda.
  • Editatzeko moduan jartzeko Start collaboretive map saktuko dugu eta interesguneentzako markatzaileak (marker) eta ibilbideak (line) marraztu daitezke eta gpx formatuan esportatu.  Modu honek hainbaten artean editatzeko aukera ematen du (URL bana administratzeko, editatzeko eta ikusteko). Horri esker lagun edo ikasle talde batek hiri edo zonalde baten interesguneak markatu ditzake elkarlanean.










Nakarte.me

  • Editatzeko ez da erregistratu behar.
  • Ikusteko tresnetan mapa aukera zabalaz gain distantzia neurtzailea, kaleko ikuspegi panoramikoak eta koordenadak ikusteko aukera ematen du.

  • Editatzeko tresnetan ibilbideak eta leku-markatzaileak kargatu eta sortu daitezke. Ibilbideetan altueren profila ikusi daiteke.

Bukatzeko editatzeko edota esportatzeko erregistratzea eskatzen duten bi webgune aipatuko dut:


Bikemap.net


Webgune honetan eta antzekoa den alltrails.com gunean ibilbideak editatzeaz gain Wikiloc-en antzera ibilbideak bilatu daitezke.
Erregistratzeak hasierako lana da baina aukera ematen du ibilbide pribatuen errepositorio bat edukitzeko.
Horretaz gain bi toki hauek duten abantaila handi bat editatzeko unean da aukera ematen dutela bideari atzikitzeko eta horrek marrazketa lana asko errazten du.



2019/01/08

Wikimapia zaharberritua

Wiki moduan edizio libreko mapen artean izarra, zalantzarik gabe,  OpenStreetMaps (OSM) da. Baina ez da bakarra. Wikimapia.org oso eboluzio interesgarria izan du. Oinarrizko mapak orain kanpotik ekartzen ditu, bat baino gehiago gainera eta zentratu da hain gaineko geruzaren edizioan. Herri, auzo, kultur-kirol ekipamendua; komertzioa, ostalaritza eta gainerako enpresak; elkarte, klub, talde, turismo-interesguneak eta abar.



Oinarrizko bi erabilera ditu:
  • Informazioa bilatzea: ezagutzen ez duzun herri bat bisitatzeko.
  • Editatzea: ezagutzen duzun herrien interesguneak markatzea.

Mapen erabilera:
Web orria ireki eta ikusten da gaineko geruza, interesguneak dituena. Komeni da oinarrizko maparen geruza jartzea. 11 mapa eskaintzen ditu. Horietatik, nire ustez, interesgarrienak OSM-OpenStreetMap mapa eta Bing Hibrid ortoargazkia.


Informazioa bilatzeko ez da erregistratu behar. Komeni da, oinarrizko mapa jartzeaz gain, hizkuntza aukeratzea interesguneen informazioa hobeto ulertzeko:
Interesguneak editatzeko, sortzeko zein daudenei informazioa eransteko, erregistratu egin behar da.
  • Interesgunea sortzeko aurrena markatu behar da poligonoa haren ertzak zehaztuta eta gero, hizkuntza hautatu ondoren, oinarrizko informazioa, helbidea, web orria, kategoriak erantsi behar dira.
  • Interesgunea markatuta badago baina euskaraz informazioa ez badu oso ariketa interesgarria da interesgunea, bertako zein atzerriko, euskaraz (basque) editatzea.
Izena eta informazioa erdaraz soilik duen interesgunea editatu daiteke Basque hizkuntzan.


2015/02/22

Nondik nora OpenStreetMap.org orrian

Poliki baina gelditu gabe doa aurrera openstreetmap.org webgunea, mapen Wikipedia. Oraingoan bi puntuen arteko bidea bilatzeko aukera jarri dute.


Hasierako puntua eta helmuga herri-izen edo helbideez zehatz daiteke, bai eta txintxeta berdea eta gorria herrestan eraman eta nahi ditugun tokietan lagata.
Bizikletaz, oinez zein autoz joateko aukera dugu.

Biderik laburrena topatuko du eta ezkerrean distantzia, denbora eta bidean hartu beharreko erabakien berri ematen du.

Ez da Maps-en mailara iristen baina dena iritsiko da.