2014/05/18

Ubuntu: nola instalatu edo eguneratu Flash Player





Zer egin web orri batean animazio bat -edo Flash-ez egindako edozer- irekitzen ez bada? Hiru izan daitezke arrazoiak: ez duzu flash plugina instalatuta, eguneratu gabe daukazu edo eguneratuta izan ere bersio berriago bat eskatzen du.

Denbora izanez gero Flash Player instalatzeko modurik egokiena lizentzia murriztaileak dituzten  kodekak, API-ak eta abar denak batera instalatzen dituen paketea instalatzea da. Horretarako terminalean honako agindu hau exekutatu:
sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras

Pakete hori instalatuta eta Ubuntu eguneratuta baduzu ez duzu arazorik izango baina eguneratu behar baduzu eta ez baduzu astirik sistema osoa eguneratzeko instala edo egunera dezakezu soilik Flash Player; horretarako terminalean honako hau itsatsi:
sudo apt-get install flashplugin-installer

honek funtzionatuko ez balu beste honekin probatzen ahal duzu:
sudo apt-get install adobe-flashplugin
honek instalatzen du Canonicalen kideen software-biltegitik



2014/05/03

RAW formtatutik JPEG formatura bihurtu multzoka

Argazkien RAW formatuak hainbat abantala du baina eragozpenak ere bai: ikustaile askok ez dute onartzen, astunak dira...



Dena den arrazoia RAW argazkiak multzoka pasatu nahi baduzu JPEG formatura Ufraw aplikazioa erabil dezakezu.
Ufraw RAW irudiak ikusteko eta editatzeko aplikazio multiplataforma da. Baina kasu honetan terminaletik erabiliko dugu ufraw-batch osagia erabilita.

Urratsak Linuxerako:

Ufraw instalatu. Terminalean hau exekutatuta:
sudo apt-get install ufraw

Terminaletik irudiak dituzun karpetara joan. Adibidez Irudiak karpetan badituzu:
cd Irudiak

Bihurketa egiteko agindu hau exekutatu:
ufraw-batch --out-type=jpeg  ./*.NEF

Kontuan izan RAW formatuak hainbat luzapen eduki ditzakeela (ikusi Wikipedian). Nik adibidearen aginduan NEF jarri dut, Nikon-ena, bain zurea beste bat bada NEF jartzen duen tokian zure argazkien formatua jarri behar duzu.
Prozesuak denbora behar du, irudiko segundu gutxi batzuk. Pazientzia.

2014/05/01

Firefox 29 eta Australis itxura berria

Sei asteroko zikloa beteta kalean da Firefox 29 eta azkeneko bertsioetan aldaketa txikikiak izan badira ere oraingoan erabiltzaile arruntarentzat aldaketa nabarmena dakar: Australis izeneko itxura berria.

Zertan datza? aldaketa ugari ditu baina nabarmenena da menu nagusia desagertu eta ezker aldeko Firefox testuko botoia ere bai eta haien ordez eskuinean hiru marratxoko botoia [1].
Botoia klikatuta ikono handiko aukerak agertzen dira, dudarik gabe tabletetan pentsatuz, baina ordenagailuetan ere garbi eta praktikoa.



 Koadro horren beheko izkinan, berdez, pertsonalizatzeko aukera: ezin errazagoa elementuak arrastatu eta jaregin panel nagusitik, aukeren koadrora edo biltegira [2]. Horrek ematen du aukera di da batean pertsonalizatzeko panela eta koadroa. Gehienetan dozena erdi aukera baino ez baitugu erabiltzen, hori bai, nork bereak.
Bestetik biltegiko ezker aldeko izkinan [3] aukera dago betiko menu barra eta lastermaken tresna barra aktibatzeko.

Onura handiena tableta eta pantaila txikietan ematen da baina bestelako ekipoei ez die kalterik egiten nire ustez.

Bestetik ekipoak sinkronizatzeko sistema berria du. Ba zegoen beharra. Sistema berria pasahitzaren bidez kudeatzen da baina oraindik ez dut frogatu. Sistema zaharra berriarekin batera mantenduko da.

Akats bat dela kausa bertsio berrian elementu batzuk erdaraz agertzen dira. Hori erraz konpon daiteke hizkuntza paketea deskargatu eta instalatuta.

Eguneratzea 2014/6/4ean
Aipatu akatsaz gain Firefoxen bertsio honetan deskargatutako PDF dokumentuak bere pluginarekin gaizki inprimatzen dira. Akats biak konpontzeko modua izan daiteke 29.0.1-ra bertsioberritzea. Horrela egin daiteke, terminalean ondoko aginduak hurrenez hurren itsatsi eta exekutatu:

sudo add-apt-repository ppa:ubuntu-mozilla-security/ppa
sudo apt-get update 
sudo apt-get upgrade

2014/04/30

Ubuntu: nola jakin zer software pribatiboa duzun instalatuta

Hardware kontuengatik, eduki mota guztiak ikusi-entzun ahal izateko edo dena denagatik gehienok dugu hainbat kontrolatzaile, kodek, letra mota edo aplikazio pribatibo instalatuta.

Ubuntu edo Debian-en oinarritutako Linuxa baduzu vrms aplikazioa erabil dezakezu jakiteko zein software pribatibo duzun instalatuta.
Vrms instalatzeko terminala ireki eta bertan hau itsatsi:
sudo apt-get install vrms

Ondoren terminalean idatzi:
vrms

eta esango dizu zer software pribatiboa duzun, delako software hori instalatzeko edo kontrolatzeko librea eta software guztiarekiko ehunekoa.
Hona nire ekipoak emandakoa:

2481 programetatik 8. Tira, ez dago gaizki.

Bitxikeri bezala jakin ezazu vrms Virtual Richard M. Stallman-en siglak direla, izan ere Bdale Garbee eta Bill Geddes-ek garatu zuten Richard-ekin Debianen  librea ez den softwarea erabiltzearen egokitasunaz izandako eztabaida baten ondorioz.



2014/04/14

Arbelak

Arbel digitalaren instalazioa bukatzeko gelan sartu eta arbel tradizionalean eskema ederra ikusi nuen. Arbel berria probatzeko animalien erreinuaren eskema bat bilatu nuen sarean. Biak batera ikusita hainbat galdera etorri zitzaidan gogora...

Desagertuko dira klarionak ikastetxeetatik?
Zenbat denbora eman du irakasleak klarionazko eskema egiten?
Datozen irakasleek egingo al dituzte eskemak?
Datozen ikasleek marraztuko al dituzte miriapodoak? Idatziko al dute eskema? Komeni al zaie eskema idaztea? Komeni zaie eskema buruz jakitea?
...
Zer deritzozu...



Ezkerreko eskema hartuetaeman blogetik hartua.

2014/04/10

Luberri banaketa

Microsoft-ek eskoletako ekipoetan nagusi den Windows XP sostengurik gabe utzi duen egun hauetan Linux sistemako Luberri banaketa deskargatzeko moduan jarri dut eskuin paneleko Luberri banaketa atalean.

Linux banaketa hau Donostiako Antigua-Luberri institutuan erabiltzen dugun Ubunturen aldaera bat da. Ubunturen aldean hezkuntzarako interesgarriak diren hainbat aplikazio ditu eta, batez ere, Windows zerbitzarian integratzeko prest dago. Horri ezker irakasleak zein ikasleak euren ohiko erabiltzaile eta pasahitzarekin sartzen ahal dira ordenagailuan, Active Directory-k esleitzen dizkien eskubideekin eta zerbitzarian partekatuta dauden karpetak muntatzen zaizkie.

Ubuntuk aste pare bat barru LTS bertsio berria aterako du baina oraingo banaketa Ubunturen 12.04.4 bertsioan oinarritzen da eta 2017 arteko sostengua du.

Deskargak, zehaztasunak, instalatzeko mudua eta abar eskuin paneleko Luberri banaketa atalean daude.