2012/05/22

Nola instalatu PDF inprimagailu bat Ubuntun

Software libreko aplikazio askok, hala nola LibreOfficek, dokumentuak PDF formatura esportatzeko aukera ematen dute eta beste batzuk fitxategi batean inprimatzeko aukera ematen dute, baina, zer egin aukera ematen ez dutenekin?  Ba  PDF inprimagailu bat instalatu eta dokumentuak inprimagailu birtual horretara bidaltzean PDF dokumentua sortzen du karpeta nagusiko PDF izeneko karpetan.

Ubuntun instala daiteke software-biltegitik edo terminalean hau itsatsita:
sudo apt-get install cups-pdf
Instalazioa egina inprimagailua azalduko da Sistema > Administrazioa > inprimatzea atalean

Aukerak ez dira handiak baina kokatzea eta eskala alda daiteke.


Probatu ondoren kendu nahi baduzu egin dezakezu software-biltegitik edo terminaletik:
sudo apt-get remove cups-pdf

Inprimagailua utzita zenbait irudi PDF dokumentu bakarrean bildu nahi baduzu sar itzazu karpeta batean eta berrizenda itzazu agertzea nahi duzun ordenean (e.b. 1.jpg, 2.jpg, 3.jpg...). Ireki terminala, joan karpeta horretara eta agindu:
convert *.jpg   izena.pdf
Hau da aginduaren formarik sinpleena. Convert komandorik aukerak aztertu nahi baduzu egin:
man convert

2012/05/20

Gaurko eklipsea

Gaur gauean, hau da 2012/5/31ean, 1:30etan gutxi gora behera ilargia lurra eta eguzkiaren artean sartuko da. Eklipsea Asia eta Amerikan ikusi ahal izango dute.
Euskaldunok biharko telebistako irudiekin konformatu beharrean beraiek baino lehenago -eta agian argiago- ikusten ahal ditugu Stellarium-en bidez.
Hau da, azeleratuta, gaur gauean gertatuko dena.

2012/05/16

Ubuntu, terminalaren laster tekla oinarrizkoak



Interfaze grafikoz lan egiten ohituak gaudenontzat terminala erabiltzea badu bere konplikazioa; komandoak eta bere sintexiaz gain laster tekletan ere hainbat berezitasun ditu. Hona hemen oinarrizkoak iruditzen zaizkidan batzuk:

Gezia gora          Aurreko agindua
Gezia behera      Hurrengo agindua
Testu + TAB       Testu horrekin hasten diren komandoak edo testu horrekin     hasten diren karpeta edo fitxategiak.
Ctrl + C              Aginduaren exekuzioa eten
Shift + Ctrl +C   Kopiatu
Shift + Ctrl +V  edo  Shift + Insert (edo klik gurpilean)    Itsatsi
Ctrl + w              Ezabatu aurreko hitza

Inicio                  Aginduaren hasiera
Fin                      Aginduaren bukaera
Ctrl + eskuin      Hurrengo hitzaren hasierara
Ctrl + ezker        Aurreko hitzaren hasierara

2012/05/12

Kontabilitate Plan Orokorra 2007



Institutuan kontabilitatea lantzeko Keme aplikazioa hasi dira lantzen. Aplikazioa ez dago euskaraz baina kontabilitate plana kargatzeko aukera ematen duenez plana euskaraz eta formatu digitalean bilatzen hasi baina ez dut topatu.
Azkenean eskuratutako fotokopia batzuetatik abiatuta plana digitalizatu, osatu eta eskegi dut.
Espainiako enpresa txiki eta ertainen Kontabilitate Plan Orokorra 2007 urtekoa:


Bide batez probestuko dut mezua kontabilitateari buruzko hainbat liburu estekatzeko:

  • Kontabilitate Orokorra. Maite Iruguenpagate. 2006. EIMA katalogoa. PDFn dohanik jaitsi daiteke.
  • Enpresa txiki eta ertainen kontabilitate plan orokorra. 2010. UPV. Paperean 18€.
  • Kontabilitatea: teoria eta praktika 2007ko kontabilitate planera egokitua. Hainbat. 2008. Elhuyar. Paperean 33,25KB PDFn 4€.



Oharra 
Kontabilitatea Contaplus bidez eramaten baduzu eta Keme-ra pasatu nahi baduzu mezu honetan  datuak Keme-ra pasatzeko script bat eskaintzen da eta azaltzen da nola erabili.


2012/05/09

Hugin, panoramikak egiteko aplikazioa

(eguneratua 2014/7/7an)
Hainbat argazki elkartuta panoramika bat sortzeko aplikazioa da Hugin.

Artikutza

Prozesua argazkiak ateratzean hasten da; ahal dela tripode, makil edo bestelako euskarria erabiltzea komeni da, mailari eutsi behar diogu eta argazkiak elkarren artean muntatu behar dira puska bat. Kamerak panoramikak egiteko modua badu zalantzarik gabe erabiliko dutu; muntatzen lagunduko digu eta panoramika osatuko duten argazkiak karpeta berezi batean gordeko ditu.



Ordenagailuan deskargatu ondoren lotzeari ekingo diogu. Hainbat programa dago horretarako; software librean Hugin nabarmentzen da.

Ubuntun instalatzeko software-zentrotik egin dezakezu. Beta bertsioa instalatu nahi baduzu terminalean hau itsatsi:

sudo add-apt-repository ppa:hugin/next
sudo apt-get update
sudo apt-get install hugin



Aplikazioa abiarazi eta morroi batek hiru egin beharreko hiru urratsetan lagunduko digu: argazkiak kargatzen; lerrokatzen eta lotzen eta, azkenik panoramikoa sortzen.

Huginen morroia
Interfazearen irudia ingelesez ikusten baduzu ere azken bertsioa euskaraz dago.
Bigarren urratzean, lerrokatzean alegia, argazkiak euskarririk gabe egin baditugu edo ez badugu nahiko atalik muntatu gerta daiteke asistenteak ezin automatikoki lotzea eta guk egin beharko genuke lan hori argazkien arteko kointzidentzia puntuak markatuz.
Bukatzeko sortzen duen irudia .tiff formatukoa da; konpresiorik gabeko formatua bera. Arindu nahi badugu .jpg formatura bihurtzea dugu.

Beste aplikazioak Linuxen

2012/05/02

Panela aldatu Gnome klasikoan

Ubuntu 12.04 Precise Pangolin instalatu dut eta Unity eta Gnome-Shell (sudo apt-get install gnome-shell) probatu ondoren Gnome klasikoarekin geratu naiz.
Klasikoa erabili ahal izateko instalatu behar da. Horretarako terminalean exekutatu:
sudo apt-get install gnome-panel
Ondoren saioa amaitu eta ondoko pantailan erabiltzailea hautatzeko pantailan (lighdm edo login screen) zure izenaren eskuineko ikurra sakatu eta halako zerrenda agertuko zaizu:

Shell edo interfaze aukerak


Zerrenda honetan lehenengoa da Gnome-Shell, hurrengo biak klasikoak (efektu grafikorekin edo gabe) eta azkeneko biak Unity (efektu grafikorekin edo gabe).
Nik, probatu ondoren, hirugarrenarekin geratu naiz eramangarri txikian efektuak soberan daudelako eta interfazea, panelak batez ere, argiagoak direlako. Efektuak dituen Gnome Classic-en sartuz gero efektu interesgarriak aktibatzeko mezu hau begiratu.

Panelean sarri sarri erabiltzen ditugun aplikazioen abiarazleak jartzeko menutik herrestan eraman panelera.  Bestela panelari appletak eransten ahal zaizkio baina, istripuak abitatzearren (nork ez du nahi gabe elementuren bat ezabatu eta gero asmatu ez berreskuratzen -konponduta-),  elementuak gehitzeko, propietateak aldatzeko (esate baterako panela garden bihurtzeko) edo dauden elementuak kendu edo tokiz aldatzeko saguaren eskuin klik egin behar da baina:

  • efekturik gabeko klasikoan:  Alt  zapalduta.
  • efektu grafikodun klasikoan:  Super + Alt  (Super=Windows tekla)  zapalduta.