Klasikoa erabili ahal izateko instalatu behar da. Horretarako terminalean exekutatu:
Ondoren saioa amaitu eta ondoko pantailan erabiltzailea hautatzeko pantailan (lighdm edo login screen) zure izenaren eskuineko ikurra sakatu eta halako zerrenda agertuko zaizu:sudo apt-get install gnome-panel
![]() |
Shell edo interfaze aukerak |
Zerrenda honetan lehenengoa da Gnome-Shell, hurrengo biak klasikoak (efektu grafikorekin edo gabe) eta azkeneko biak Unity (efektu grafikorekin edo gabe).
Nik, probatu ondoren, hirugarrenarekin geratu naiz eramangarri txikian efektuak soberan daudelako eta interfazea, panelak batez ere, argiagoak direlako. Efektuak dituen Gnome Classic-en sartuz gero efektu interesgarriak aktibatzeko mezu hau begiratu.

- efekturik gabeko klasikoan: Alt zapalduta.
- efektu grafikodun klasikoan: Super + Alt (Super=Windows tekla) zapalduta.
ZERGATIK EZ DUZU UNITY ERABILTZEN UNITY OBERENA DA ETA GNOME KLASIKOA ZIMAUR PILOA
ErantzunEzabatuBarkatu aurrekoa, Ubunturi buruzko beste hainbat blogetan bezala hemen ere troleatze pixka bat sartzea iruditu zait. Oso erabilgarria sarrera.
20 segundu login egiteko, behin eta berriz akatsak gertatzen dira eta garatzaileei horien berri ematen ekipoa ezin erabili denbora luzez... Bestela Unityri ikusten diot lortzen duela pantaila txikiei etekina ateratzen barrak eta panelak ekidinez baina, hau kontraesana, nire eramangarri txikiak ez du potentziarik Unity mugitzeko. Beste aldetik ez zait praktikoa iruditzen. Hub-a probatu dut eta egia da topatzen dituela Unityn non dauden ez dakidan sistemako hainbat tresna baina gnome klasikoaren moduko ondo antolatutako menu baten aurrean jostailu bat iruditzen zait. Klasiko bat naiz; zer egingo diogu.
Ezabatu