Etxean bi ekipo ditut, mahaigainekoa eta netbooka. Txikian instalatu dut Ubuntu 11.10a eta hau da hartu dudan inpresioa.
Instalazioa oso ondo joan da. Mahaiganekoan torrent bidez jaitsi dut irudia eta abio-USB memoria prestatu dut. Haren bidez instalatu dut. Nobedade bezala datuak mantenduz instalatzea eskaini dit aukeren artean eta ondo eta azkar egin du.
Interfazeena bukaerarako utziko dut.
Gauza
positiboen artean, aipatutakoaz gain, Flash Player eta Dropbox kideen biltegitik instalatzen direla eta Thunderbirden integrazioa sisteman, bai bere leihoan bai paneletik. Eta besterik ez.
Negatiboen artean Gnome3 da inpresio txarren egin didana, sinplifikatzeko asmoz edo pertsonalizatzeko eta kontrolatzeko aukera gehienak kendu dizkiote. Goiko panela blokeatuta dago, ez bakarrik Unity eta Gnome Shell-en, baita Gnome klasikoan ere. Nautilusen tresna barrari aukera gehienak kendu dizkiote: fitxategiak ikono moduan, zerrendan edo era trinkoan ikusteko aukera, zooma eta abar. Egitura ikusteko aukera ere ezkutatu dute (lekuak, zuhaitza eta abar). Nik uste dut hurrengoan arakatzailea bera kenduko dutela.
Bestetik goiko paneletik leihoak itxi, minimizatu edo aldatzeko ikonoak ezkutatu dituzte (sagua gainean jartzean agertzen dira). Beste zailtasun bat.
Software-biltegia, Oneiric-en software-zentroa, motel baino motelago dabil eta irekitzen denean Canonical-ek salgai dituen aplikazioak ageri dira beste ezer baino lehen. Eskubide guztia dute baina... Google Earth , momentuz bederen, ezin da bertsio honetan instalatu.
Itxura aldatzeko aukerak ia desagertu dira, bai eta pantaila-babeslea kudeatzekoa. Compizconfig-settings-manager (ccsm) ez omen du funzionatzen eta usten du sistema panelik gabe.
Interfazeak direla eta lehenik eta behin instalazioarekin batera datorren
Unityak probatu ditut eta ez diet aurrerapenik ikusten. Aplikazioak topatzea -dock-enak aparte noski- abentura handia da. Iragazkiak jarri dituzte kategoriak hobeto ikusteko baina kategoriek beraiek kentzen diete tokia aplikazioen ikonoei eta gainera behera egiteko kontrolik ez da agertzen. Bilaketak egiteko aplikazioak, fitxategiak edo musika kategoriak jarri dituzte baina bilatzailea oso gaizki dabil.
Ez diot aurrerapenik ikusi Unity-ri. Beheko panela eta menuena kenduta irabazten den pantaila da duen abantaila bakarra, tableta eta netbook-entzako jakina.
Gnome Shell eta Gnome klasikoak aukeratu ahal izateko instalatu egin behar dira:
sudo apt-get install gnome-shell
Gnome Shell probatu dut eta, oro har Unity baino finoago badabil ere, ez zait batere praktikoa iruditzen, paneleko ikonoak eta mezuak gaizki ikusten dira eta gainera deustarako balio ez duen eta pantaila jaten duen barra zuri bat agertzen da aplikazio guztietan. Itzaltzeak ere lanak ematen ditu¡
Dezepziorik handiena
Gnome klasikoa izan da. Lehen aipatu dudan bezala oraingoan Gnome klasikoa ez da Gnome2 Gnome3 baizik eta horren ondorioz goiko panela ezin da konfiguratu -Firefox eta gehien erabiltzen ditugun aplikazioen abiarazleak ere ezin dira jarri-, Nautilus, lehen esan dudan bezala lehen zenaren itzal bat da.
Hau dena ikusita momentuz Oneric nire
netbook-ean geratuko da Unity 2Drekin eta mahaigainekoan, puska baterako behintzat, Natty geratuko da Gnome2-rekin eta Virtual-Box instalatuko dut Ubunturen ondokoa zein izango den frogatzeko. Momentuz lehen hautagaiak Linux Mint eta
KDE erabiltzen duen dristroren bat.