2011/09/15
Frantziako gobernuak gardentasuna eta formatu libreen erabilera sustatuko omen du
Frantziako Aurrekontu, Kontu Publiko eta Estatuko Erreformaren ministro eta gobernuko bozeramaleak datu publikoen zabaltzeaz eta data.gouv.fr atariaren sortzeaz dokumentu bat aurkeztu du.
Dokumentu horren arabera interneten erabilerak bultzatu du datu publikoen zabaltzea, datu hauek libreki eta dohainik berrerabili ahal izateko. Zabaltze horrek zerbitzuaren kalitatea handitzeaz gain erabiltzaileek instituzioetan duten konfiantza indartzen du. Horretaz gain zabaltze horrek onura ekonomikoak ekarriko omen du berrikuntza eta enplegua sustatuko baitu.
Dokumentu honen bidez gobernuak administrazio osoa gonbidatzen du datu publikoak zabaltzen data.gouv.fr plataformaren bidez, horretarako formatu libre eta irekiak erabiltzen.
Jatorrizko informazioa: http://www.gouvernement.fr/gouvernement/la-mise-a-disposition-des-donnees-publiques
Aurkezpenak.net zure aurkezpenak igotzeko tokia
Mikoleta euskara elkarteak eta Bitarlan zerbitzu enpresak Aurkezpenak.net webgunea plazaratu dute. Web-zerbitzu hau Slideshare.com-ekin lotua dago eta aurkezpenak igotzeko eta zabaltzeko aukera ematen du. Odp, ppt, pdf... formatuko aurkezpenak igotzeko erregistratu behar da, aurkezpenak ikusi eta deskargatzeko ez.
Oso itxura oneko zerbitzua euskarazko aurkezpenak ipintzeko eta bilatzeko.
- Ikusi
- Postaz bidali, estekatu...
- Pantaila osoan ikusi
- Kaptsulatu zure web orria edo blogean.
- Erregistratu eta saioa hasi (aurkezpenak igotzeko).
- Aurkezpenak atalka.
- Aurkezpenaz etiketen arabera.
Oso itxura oneko zerbitzua euskarazko aurkezpenak ipintzeko eta bilatzeko.
2011/09/14
Nola ikusi bideoak Gthumb aplikazioan
Gthumb irudiak ikusteko eta haien gainean edizio txikiak egiteko aplikazioa da. Ubuntuk lehenesten duen irudi-gestorea Shotwell da orain, lehen F-Spot.
Nire gogokoa Gthumb da besteak beste ez zaituelako behartzen irudiak katalogatzen eta irudiaz gain bideoak ere ikus daitezkeelako eta nik argazkien artean bideotxoak tartekatzen ditut sarritan. Frogatu nahi baduzu Ubuntun software-biltegitik instala dezakezu. Irudien ikustaile moduan lehenesteko irudi fitxategietan (jpeg, png, gif...) egin ireki honekin eta Gthumb markatu.
Kontua da bideoak ikusteko VLC instalatu nuenean Ubunturen film-erreproduzitzaile lehenetsia -Totem- desinstalatu nuela eta ordutik Gthumb-ek ez zituen bideoak erakusten. Gthumb-ekin bideoak ikusi ahal izateko hiru gauza behar dira:
- Totem instalatua.
- Bideoak erreproduzitzeko scripta aktibatuta. Gthumb-en Editatu > Hobespenak > Hedapenak

- Beheko aldeko erakutsi dialogoan Pertsonalizatu jarri eta irekitzen den koadroan markatu behar da fitxategi denak edo, gutxienez, Multimedia fitxategiak.
Horrela argazkien artean dauden bideoak ikusi ahal izango dituzu.
2011/09/09
Gora Jaizkibel
Jaizkibel konpainiak beste behin egin dio aurre tradizionalismo matxistak jarritako oztopoei aldarrikatuz emakumeek, lanean eta ikasketetan bezala, jaietan parte hartzeko gizonen haina eskubide izan behar dutela.
Gora zuek!
Gora zuek!
2011/09/03
Nola irakurri eta berrerabili Microsoft Access aplikazioarekin egindako MDB datu base baten datuak Linux sisteman
Lehenik eta behin azaltzea ez dudala modurik ikusi inportatzeko Accessen .mdb base bat LibreOffice edo OpenOfficera Linuxen. Windowsen bertsioek inportazioa, mugekin bada ere, egin dezakete baina Linuxen ez. Beraz, aritu naiz bilatzen .mdb fitxategi baten taulen datuak, datu-baseak eskaintzen dituen hainbat aukera galduta bada ere, nola berrerabili.
1. urratsa: mdb fitxategiaren datuak ikusi eta testu formatuan esportatu.
Horretarako MDB Viewer aplikazioa erabiliko dugu. Ubuntun instalatzeko software-biltegitik egin dezakezu. Behin instalatuta .mdb fitxategia irekiko dugu. Datu basea osatzen dute elementuak ikusi ahal izango ditugu: taulak, kontsultak, formularioak, txostenak, makroak eta moduluak.
Taula bat hautatuta ezkerreko botoiekin posible dugu ikusi haren eremuen ezaugarriak eta datuak baina, erne, datuok berrerabiltzeko testu moduan esportatu behar ditugu eta azpiko taulako ezaugarriak galduko dituzte.
Taulen esportazioari ekingo diogu. Taula bakoitzeko fitxategi bat sortuko du. Karpeta eta izena zehaztu behar dugu. Izenean .txt luzapena jartzea komeni da.
2. urratsa: Libreofficekin sortutako taulak inportatu.
LibreOffice abiatuko dugu (instalatuta ez badago Ubuntun software-biltegitik eskura dezakezu). Araka ezazu esportatu dituzun .txt fitxategien karpeta, ireki eta datu-baseari izen bat jarri. Une batean datu base erregistratzea eskainiko digu eta baietz esango diogu. Karpeta horretan dauden .txt fitxategiak datu-basearen taulak bihurtuko ditu, hori bai, taulen arteko harremanik ez dago, taula horien eremu guztiak character edo testu eremuak dira eta ezin dira erregistro gehiago erantsi. Muga horien barnean datu-basea erabili daiteke kontsultak, formularioak eta txostenak egiteko.
Muga horiek ikusita aukera bat da interesatzen zaizkigun taulekin kalkulu orriak egitea. Orri horiek, datu-pilotoa dutela datu-base bera baino erabilgarriagoak izan daitezke. Taulatik abiatuta kalkulu-orria datu-pilotodunak egiteko horrela joak dezakegu:
Sortzen den kalkulu orria datu-pilotuak ditu, alegia, errenkadetan iragazkiak aplikatzen ahal ditugu.
1. urratsa: mdb fitxategiaren datuak ikusi eta testu formatuan esportatu.
Horretarako MDB Viewer aplikazioa erabiliko dugu. Ubuntun instalatzeko software-biltegitik egin dezakezu. Behin instalatuta .mdb fitxategia irekiko dugu. Datu basea osatzen dute elementuak ikusi ahal izango ditugu: taulak, kontsultak, formularioak, txostenak, makroak eta moduluak.
Behin irekita data-basearen taulak ikusiko ditugu. |
Taulen esportazioari ekingo diogu. Taula bakoitzeko fitxategi bat sortuko du. Karpeta eta izena zehaztu behar dugu. Izenean .txt luzapena jartzea komeni da.
2. urratsa: Libreofficekin sortutako taulak inportatu.
LibreOffice abiatuko dugu (instalatuta ez badago Ubuntun software-biltegitik eskura dezakezu). Araka ezazu esportatu dituzun .txt fitxategien karpeta, ireki eta datu-baseari izen bat jarri. Une batean datu base erregistratzea eskainiko digu eta baietz esango diogu. Karpeta horretan dauden .txt fitxategiak datu-basearen taulak bihurtuko ditu, hori bai, taulen arteko harremanik ez dago, taula horien eremu guztiak character edo testu eremuak dira eta ezin dira erregistro gehiago erantsi. Muga horien barnean datu-basea erabili daiteke kontsultak, formularioak eta txostenak egiteko.
Muga horiek ikusita aukera bat da interesatzen zaizkigun taulekin kalkulu orriak egitea. Orri horiek, datu-pilotoa dutela datu-base bera baino erabilgarriagoak izan daitezke. Taulatik abiatuta kalkulu-orria datu-pilotodunak egiteko horrela joak dezakegu:
- kalkulu orri berri bat ireki.
- Datuak > Datu-pilotua > Hasi > LibreOfficen erregistratutako datu-iturburua > Datu-base atalean sortu berri duzun datu-basea hauta; Datu-iturburuan kalkulu orria bihurtu nahi duzun taula aukeratu eta Mota atalean Orria hauta. Hurrengo leihoan kalkulu orrirako interesatzen zaizkizun eremuak ezkerreko zutabera eraman interesatzen zaizun ordenan. Ados
Sortzen den kalkulu orria datu-pilotuak ditu, alegia, errenkadetan iragazkiak aplikatzen ahal ditugu.
Datu-pilotuaren bidez datuak iragazten ahal ditugu. Adibidean herri herri edo auzo batzuetakoak iragazten ahal ditugu, jangelara doazenak eta abar. |
2011/08/26
Ubuntu: nola instalatu Google Earth
Google Earth lurra eta unibertsotik nabigatu eta mota guztietako informazioa biltzeko aukera ematen duen aplikazioa Ubuntun instalatzeko lehenik eta behin berak erabiltzen duen letra mota instalatzea komeni da, terminalean ondoko agindua itsatsi eta exekutatu:
sudo apt-get install lsb-core ttf-mscorefonts-installer
Ondoren Google Earth-en deskarga orrira joan eta zure sistema eta deskargatu 32 bitekoa. Ubuntun gaur egun (2014/12/11) 64 bitekoa ez dabil.
32 biteko Ubunturen kasuan nahikoa da jaitsitako fitxategiaren gainean klik bikoitza egin eta software biltegia arduratuko da instalazioa egiten.
64 biteko Ubuntun 32 biteko Google Earth erabili ahal izateko pakete batzuk instalatu behar dira terminalean honako agindu hau exekutatuta:
sudo apt-get install libfontconfig1:i386 libx11-6:i386 libxrender1:i386 libxext6:i386 libgl1-mesa-glx:i386 libglu1-mesa:i386 libglib2.0-0:i386 libsm6:i386
OHARRA
Exekutatzean titulua duen leihatila irekitzen bada baina bero aplikazioa ez bada abiatzen izan daiteke une horretan ez duzula azelerazio grafikoa martxan. Sistemaren ezarpenetan bilatu Kontrolatzaile gehigarriak eta instala ezazu txartel grafikoaren kontrolatzaile pribatiboa ea horrela, berrabiarazi ostean, martxan jartzen den.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)