Gauez ohitura dut RSS edo harpidetzei begiratu bat emateko eta, ordu horretan bederen, pantaila zuriak begiak nekatzen dizkit. Azkenean pantaila beltzera jo dut eta begiek eskertzen dute.
Horretarako hiru elementu belztu ditut:
- Ubunturen gaia Ambiance, oker ez banago instalazioak jartzen duena, aplikazioaren barra beltza du eta.
- Firefoxentzako Ambiance gaia, kilkerren koskabiloen kolorekoa.
- Azkenik Google Reader belzteko:
- Firefoxen Stylish gehigarria instalatuko dugu; honek Google Reader eta Gmailen gaiak jartzeko aukera ematen du.
- Userstyles web orriko Perfect Dark estiloa instalatuko dugu.
Aldaketa hauek frogatu eta gustuko ez badituzu ken ditzakezu honela: Firefoxen Tresnak > Gehigarriak eta bertan Hedapenetan Stylish kendu eta Itxura atalean Ubuntu Ambiance kendu.